Bingen Azarloza Urkiza, Diaspora argentinarrean dantzari, euskaltzale, abertzale gogotsu; In memoriam
"2013ko apirilaren 21ean hil da Mar del Plata hiri argentinarrean Bingen Azarloza Urkiza. Goian bego. Bingen -hala deitzen zuten guztiek- fisikoki joan da, baina betirako dago eta segituko du euskal-argentinar erkidegoaren gogo eta oroimenean". Buenos Airestik, Zornotzan jaio eta euskalargentinartu zen Bingen gogoratuz idatzi ditu lerro hauek Mikel Ezkerrok, euskal-argentinarra bera ere, herri amerikar honetako bizitza eta historia euskaldunaren ikertzaile eta ezagule handia.
Lagun bat doanean... Norma Rios Buenos Airestik idazle Beñat Minondoren ustekabeko heriotzaz
"Lagun bat doanean hutsunea geratzen da, beste lagun baten iristeak bete ezin duena... dio Alberto Cortes kantautore argentinarraren kantuak. Igande arratsaldean telefonoak deitu zuen eta ahots triste batek nire lagun Beñat hila zela esan zidan. Tristezia handik batek hartu ninduen eta buruan irudi-sail bat hasi zitzaidan itzulika, film emanaldi bat izango bailitzan. Ezin nuen entzun berria nuena sinetsi eta aurpegitik behera malkoak kontrolik gabe hasi zitzaizkidan isurtzen". Buenos Airestik, bertako CVF-Iparraldeko Euskal Etxeko idazkari den Norma Riosek bidali dizkigu lerro hauek.
Euskal Argentina elkarteko diruzain Beñat Minondo hil da, tupustean, Euskal Herrian, 57 urte zituela
Beñat Minondo, pertsona ezagutua Diasporan, bereziki Argentina eta Uruguaiko euskal etxe giroetan, joan den igandean, martxoaren 17an zendu da, etxean topatu baitute hilik, seguruenik bihotzekoak jota. Beñat Minondok 57 urte zeuzkan eta Euskal Argentina elkarteko diruzaina zen. Hamarretik gora bidaia eginak zituen Argentina eta Uruguaira, eta urtero entseatzen zen Argentinako Euskal Aste Nazionalean parte hartzen, Euskal Argentina elkarteko kide gisa. Iragan urri-azaroan Rosarion zen eta aurten ere Villa Mariakora joateko xedea agertu zuen. Elizkizunak eta ehorzketa asteazken honetan egingo dira Eiheralarren. Gogoan bego.
Nafarroako presidentak doluminak eman dizkio familiari Gregorio Lizarberen heriotzagatik
Urtarrilaren 13an hil zen Uruguain Gregorio Lizarbe, 81 urterekin. Gaztetan heldua zen Argentinako Rosario hirira eta bertan harro agertu zuen nafar nortasuna, Rosarioko Nafar Etxeko presidente eta diruzain izanik, besteak beste. Eginahal honetan egin zuen lan eskerga dela eta pertsona oso maitatua izan zen. Isabel Rodriguezekin ezkondua, hiru seme-alabaren aita zen: Marisa, Silvia eta Fernando, azken hau Rosarioko euskal etxeko kide eta buruzagi ezaguna. Heriotzaren berri izan bezain azkar, Nafarroako presidente Yolanda Barcinak doluminak agertu dizkio familiari gutun baten bitartez. Gogoan Bego.
Iñaki Ruiz Cuesta, Euskadiren Mexikoko Ordezkari izan zena hil da Cuernavacan bihotzekoak jota
Limako Euskal Etxeko lehendakari izan zen Victor Ortuzarren alarguna eta semea Jaurlaritzan bisitari
Martha Perez eta Victor Ortuzar jr, iazko azaro hastapenean hil zen arte Lima-ko Euskal Etxeko lehendakari izan zen Victor Ortuzarren alarguna eta semea, Gasteizen Jaurlaritzan izan ziren joan den astelehenean eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzako lantaldearekin bildu ziren Lehendakaritzan. Bisitari euskal perutarrek bi liburu jaso zituzten, Patxi Lopez lehendakariak dedikatuta, bat eurentzat eta bestea Limako Euskal Etxeko lagunentzat. Ama-semea euren senar eta aita zenaren errautsekin etorri dira Euskadira, Zierbenan aireratzeko, bertan hazia baitzen Limako Euskal Etxeko presidente ohia.
Yon de Luisa Saseta, Diasporako euskaldun eta euskaltzale zintzoa hil da Mexiko Hiriburuan
Pedro Mauregui Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakariaren aita hil da tupustean auto istripuz
Auto istripu bat tarteko hil da igandean Chascomus inguruan, Argentinan, Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarreko lehendakaria den Pedro Mauregui Larrandaren aita, Rolando Mauregui. Heriotza, gidatzen ari zela bihotzeko minak jo, autoaren kontrola galdu eta ibilgailua irauli zenean gertatu zen. Lerro hauetatik besarkada handi bat eta gure dolumin zintzoak Pedro Mauregui Larranda lagunari eta hildakoaren emazte eta familiakoei.
Alberto Echaniz, Arrecifesko EEko lehendakari ohia eta Itxarkundiako aurreneko dantzari izan zena hil da
Argentinako Arrecifestik zenbait lagunek mezuak bidali dizkigute oharrarazteko igande honetan, 2012ko urtarrilaren 22an, gauerdi t'erdietan, hil dela herri argentinar honetan Alberto Echaniz. Bertako Euskaldunak Denak Bat-eko eta FEVAko idazkari den Marta Abarrateguik aipatu du azkeneraino agertu izan dela, bere emazte Carmenekin, Alberto Echaniz euskal etxeak deitutako festa zein kultur hitzorduetara. "Gaur igandea, arratsaldeko seietan egingo diogu azken agurra aurresku batekin, Facundo Araguz Alustiza irakaslea dantzari eta Juan Ignacio Saez Abarrategui txistulari". Bere aldetik, Juan Lucio Agote Etxanizek lerro batzuk idatzi eta bidali dizkigu bere osaba zenaren ohoretan, haren gorazarre.
