Euskal webgune batek euskararen eta beste 32 hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortzen ditu

Euskal webgune batek euskararen eta beste 32 hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortzen ditu

Euskararen eta munduko hainbat hizkuntzen arteko oinarrizko hiztegiak sortu eta jaitsi nahi dituzu internetetik? Gaztelania eta frantsesa, ingelesa, alemana, katalana, galegoa edota italieraren arteko hiztegiak ezezik aymara, kitxua, lingala, berber, errusiera, urdua edo txineraren arteko oinarriizko hitz eta esaldiak kontsultatu nahi dituzu? Edo hizkuntza horien artekoak? Hizkimizki.com webgune berriak 33 hizkuntza nahi bezala lotu eta konbinatu eta oinarrizko hiztegiak sortzeko aukera ematen dizu, orotara 1.806 konbinazio ere lortu arte. Erabiltzea xinplea da eta erabilgarria izan daiteke oso. Egizu proba.

Gehiago Irakurri…

Euskonews albistegi digitalak Rosarioko Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra elkarrizketatu du

Euskonews albistegi digitalak Rosarioko Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra elkarrizketatu du

Eusko Ikaskuntzaren eskutik astean behin sareratzen den Euskonews albistari digitalaren azkeneko zenbakiak Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra elkarrizketatu du. Rosarion jaioa, Itziarrek txikitandik bizi izan du euskal sukaldaritzaren arnasa, ama --Arantza Soraluce-- eta baita amona ere sukaldari onak izan baititu. Aurten ehun urte ospatzen ari den Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen ardura du Itziarrek, baina bere jardun profesionalak telebista ere harrapatzen du, sukaldaritzaren hainbat dibulgazio saiotan partaide izan delarik. Ofizioa eta jatorria uztartuz, chef rosariotarrak 'Pilpileando Argentina' izeneko ekimena darama gaur egun, euskal sukalde-moldeen zabalkundea eta beharrean daudenekiko elkartasuna sustatuz FEVArekin lankide.

Gehiago Irakurri…

Bi urtez uhinetatik kanpo egon ostean, gaur aireratzen hasiko da berriz ere Chacon 'Euskal Etxearen Ahotsa'

Bi urtez uhinetatik kanpo egon ostean, gaur aireratzen hasiko da berriz ere Chacon 'Euskal Etxearen Ahotsa'

Duela bi bat urte eten zituen emanaldiak, baina gaur asteazkena, 2011ko ekainaren lehena, itzuliko da Argentinako Chaco probintziako uhinetara 'Euskal Etxearen Ahotsa', Resistenciako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak aurrerantzean asteazkenero goizeko 8etatik 9ak arte aireratuko duen euskal irratsaioa. Internet bidez ere segitu ahal izango da. Akordioa sinatzen eta programa prestatzen ibili ziren irratian Oscar Nelson Bulacio irratsaioko beteranoa, Fabio Echarri euskal etxeko lehendakaria, Susana Ciruelo Etchepare lehendakariordea eta Mariana Echarri gazteen ordezkaria.

Gehiago Irakurri…

Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean ipini dute, guztien eskuragarri

Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean ipini dute, guztien eskuragarri

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa sarean dago dagoeneko, nahi duenak dohain kontsultatzeko moduan. Obra, 2009ko urrian eman zen argitara liburu eta CD-ROM formatuetan. Zientzia eta Teknologia alorrak haintzat hartzen dituen euskarazko hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena gai hauetan, termino bakoitza beste zenbait hizkuntzetan ere badakar, hala nola ingelesez, gazteleraz eta frantsesez, beste andana bat euskarazko artikulu eta informazio osagarriarekin batera.

Gehiago Irakurri…

Argentinako Paranán, Presencia Vasca irratsaioak 20 urte bete ditu eta saio berezi batez ospatuko du igandean

Argentinako Paranán, Presencia Vasca irratsaioak 20 urte bete ditu eta saio berezi batez ospatuko du igandean

Federico Borrás Alcain zuzendari eta esatari, astero aireratzen da Presencia Vasca irratsaioa Argentinako Paraná herritik, Entre Rios probintzian, izan ere duela 20 urtedanik. Horixe, bere lehenengo 20 urteak ari da ospatzen egunotan, eta karia horretara ordu biko saio berezi bat egingo du datorren igandean, martxoak 28, bi hamarkada hauek eman dutena gogora ekarriz. Ohi bezala, saioa internet bidez ere segitu ahal izango da zuzenean, Argentinan 11:00etatik 13:00ak arte, eta Euskal Herrian bost ordu gehiago direnean, aurreko gauan aldatua izango baita ordutegi ofiziala. Saioa bukatuta, Paranán bildutakoek senidearteko bazkari bati ekingo diote. Lerro hauetatik, zorionak Federico, Mikel, Sandro eta 20 urte hauetan saioa posible egin duten eta astero astero posible egiten segitzen dutenei.

Gehiago Irakurri…

Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak gogora ekarri zuen Pello Mari Irujo, hau jaio zela 100 urte bete direnean

Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak gogora ekarri zuen Pello Mari Irujo, hau jaio zela 100 urte bete direnean

Argentinako Entre Ríos probintziako Paraná hiriburutik astero aireratzen den 'Presencia Vasca' irratsaioak gogora ekarri du joan den asteburuko saioan Pello Mari Irujo, asteartean, otsailaren 23an, ehun urte bete baitira Lizarran jaio zela. Urtebetetze hori dela-eta, irratsaioko historia gaiei buruzko iruzkingile Mikel Ezkerrok lagun izan zuen Pello Mariren oroitzapen berezia eta haren bizitzaren ibilbide kontaketa hunkigarria egin zuen. Irujoren aita, Daniel Irujo, Sabino Aranaren abokatu izan zen; bere anaia Manuel, foru diputatu, parlamentari eta Justizia ministro Madrilen; Andres, zinez aktiboa euskaltzale gisa, Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko sortzaile. Hona Ezkerrok esandakoaren laburpena, Paranátik 'Presencia Vasca'k igorria.

Gehiago Irakurri…

France 3 telebistak "Euskaldun hitza, Emigrazio istorioak" dokumentala emango du gaur arratsaldez

France 3 telebistak "Euskaldun hitza, Emigrazio istorioak" dokumentala emango du gaur arratsaldez

Euskal Herrian zein Ameriketan grabatu den dokumentalak euskaldunen emigrazioa, eta zehatzago Hazparnekoena (Lapurdi) hartzen ditu aintzat, Beñat Çuburu-Ithorotzek eginiko lanak oinarri. Gaur arratsaldeko 3:55etan pantailaratuko du France 3 Akitaniak. Jatorriz «Parole de Basque, Histoires d’Immigration» izena duen filma honek 52 minutu dauzka eta berau grabatzeko Frantziako telebista kate publiko honetako ekipo bat Ameriketako zenbait herritan ibili zen iaz, immigranteekin eta euren ondorengoekin solastuz eta itsasoz haraindiko euskal historiaren lekukotasunak bilduz. Enrique Colina izan du lanak zuzendari; France 3 Akitaniaren babespean egin da; egileak, Rubí Scrive Alquiler eta Libia Hernández Matos; Jean-François Hautin, ekoizle.

Gehiago Irakurri…


bisita