Bertsolaritza lantegia Liverpoolgo Unibertsitatean, gaur abiatuko den Iberian Week mintegiaren barruan

Bertsolaritza lantegia Liverpoolgo Unibertsitatean, gaur abiatuko den Iberian Week mintegiaren barruan

Aurten ere Iberian Week mintegia egingo du Liverpoolgo unibertsitateak, gaur hasi eta ostirala bitartean, eta topaketa horren barruan euskal, kataluniar eta galiziar kulturen hainbat arlo aztertuko dira. Gaur asteleheneko ardatza bertsolaritza izango da, bi ekitaldirekin: "Bertsolari" filmaren emanaldia eta, jarraian, Itxaso Payak gidatuko duen inprobisazio tailerra. Asteazkenean espainiar transizioari buruzko hitzaldia emango du Juan Arana Cobos, unibertsitateko euskara irakurleak, eta ostegunean euskal fikzio garaikidea izango du hizpide Gorka Mercerok.

Gehiago Irakurri…

Boiseko Korrika 18: Why do we speak euskara? Euskal hizkuntzaz gozatzen dugulako!

Boiseko Korrika 18: Why do we speak euskara? Euskal hizkuntzaz gozatzen dugulako!

Korrika 18 larunbatean heldu zen Boisera, hiriko euskaltzale talde mardul batek antolatu zuen "Fun Run" izeneko ekitaldiari esker. Euskal Etxearen atarian bildu ziren goizean goiz Boiseko Ikastolako ikasleak eta gurasoak, hiriko euskara ikasleak eta irakasleak eta makina bat euskal-boisetar, korrika egiteko prest. Horien artean izan zen John Bieter historialaria, Idahoko euskal komunitateko kide ezaguna berau. Lasterketa abiatu aurretik Bieterrek euskararen aldeko hitz batzuk egin zituen, Oesteko euskaldunen gisara, euskara eta ingelesa aisa tartekatuz. "Euskara euskal kultura ezagutzeko giltza da", esan zuen, "so let's enjoy euskara!" (euskaraz goza dezagun!)

Gehiago Irakurri…

Diasporako Korrika 18 etzi hasiko da Boisen; handik Madril, Montevideo eta Brnora helduko da, besteak beste

Diasporako Korrika 18 etzi hasiko da Boisen; handik Madril, Montevideo eta Brnora helduko da, besteak beste

Jatorrizko Korrika 18 datorren ostegunean abiatuko da, baina Diasporako euskaldunek aurrea hartu diote eta etzi hasiko dira Korrikaren aldeko ekitaldiekin. Aurrenekoak Boiseko euskaldunak izango dira, larunbatean egingo baita Idahoko hiriburuan Korrika Fun Run izeneko lasteketatxoa. Handik Diasporako hainbat lekuetara zabalduko da euskararen aldeko deiadarra: Madril, Bartzelona, Toulouse, Montevideo, Belfast, Brno, Geneva, Buenos Aires... eta hamaika gehiago. Honatx, orain arte jaso ditugun hitzorduak.

Gehiago Irakurri…

FEVAk eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker euskara Cordobako Hizkuntza Fakultatera iritsiko da

FEVAk eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker euskara Cordobako Hizkuntza Fakultatera iritsiko da

Joan den ostiralean sinatu zuten hitzarmena FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eta Silvia Barei Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekanoak. Urrats hau emanda, euskara eta euskal kultura klaseak apiriletik aurrera hasiko dira ematen. Ikastaroak lau hilabetekoak izango dira eta irakasleei dagokienez, Elba Mocoroa eta Noe Fernandez arduratuko dira eskolak emateaz.

Gehiago Irakurri…

Londresko EEak bihar grabatuko du Korrika klipa; berotu zeure euskal etxekoak eta egin zeuk ere zeurea!

Londresko EEak bihar grabatuko du Korrika klipa; berotu zeure euskal etxekoak eta egin zeuk ere zeurea!

Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri du abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu die. Bi baldintza nagusi daude: gehienez bost minutuko iraupena izan dezakete bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat...). Londreseko Euskal Etxekoak animatu dira dagoeneko: bihar bertan hiriko hainbat lekuetan grabatuko dute klipa. Edonork parte har dezake. Anima itzazu beraz zure euskal etxekoak, eta tipi-tapa! bidali zeuon bideoa!

Gehiago Irakurri…

"Zuri guztiak ez dira elurrak" eta beste zenbait euskal atsotitz esaerajatorrak.com blogean

"Zuri guztiak ez dira elurrak" eta beste zenbait euskal atsotitz esaerajatorrak.com blogean

Kea baino alferragoa, zain eta muin, egun txakurra... Euskal esaera zahar hauen esanahia eta gaztelaniazko zein ingelesezko antzeko esamoldeak biltzen ditu esaerajatorrak.com blogak. Maite Goñi irakasleak sortu du orri berri hau, atsotitz hauen erabilera sustatzeko helburuarekin. Goñiren esanetan, "ezjakintasunagatik edo inguruko hizkuntzen eragina nabarmenegia delako, maiz beste hizkuntza horietatik egiten dugu tira lokuzio, esaera edo atsotitzak erabiltzeko orduan. Bada, txoko honen helburua hain ezagunak diren atsotitz edo lokuzio horiek euskara jatorrera ekartzea izango da".

Gehiago Irakurri…

Korrika 18k oihartzun zabala izango du Diasporan: Polonia, Txekia, Txile, Hungaria, Argentina, AEB...

Korrika 18k oihartzun zabala izango du Diasporan: Polonia, Txekia, Txile, Hungaria, Argentina, AEB...

Korrika 18 martxoaren 14an abiatuko da Andoainen eta 11 egunez, gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Korrika AEK euskaltegien koordinadorak antolatutako herri lasterketa erraldoia da, helduen euskaratzea eta alfabetizazioaren alde, eta milaka euskaltzaleren babesa jaso ohi du ibilbidean zehar. Diasporan ere gero eta oihartzun handiagoa du eta makina bat lekutan hasi dira jada ekitaldiak prestatzen. Zuk ere halako zerbait egin nahi duzu zure euskal etxean? Jar zaitez AEKrekin harremanetan!

Gehiago Irakurri…

Diasporako eta bertoko euskaldunei euskara praktikatzen lagundu nahi al diezu? Eman izena Mintzanet-en

Diasporako eta bertoko euskaldunei euskara praktikatzen lagundu nahi al diezu? Eman izena Mintzanet-en

Mara Mara enpresak iragan abenduan jarri zuen abian Mintzanet.net plataforma, Donostiako Udalaren, Topagunearen eta Etxepareren babesarekin. Hiru hilabete hauetan dagoeneko euskara praktikatzeko 900 saiotik gora egin dira bertan, batzuk Argentina, Kolonbia, AEB, Txile, Australia eta Ingalaterratik. Mintzanet-ek euskera ikasi nahi duten erabiltzaileak eta euskaraz berbaldia egiteko prest diren euskaldunzaharrak harremanetan jartzen ditu, Skype sistema bitartez. Parte hartu nahi duzu? Anima zaitez, oso erraza da eta!

Gehiago Irakurri…

Euskal kulturari buruzko topaketa abiatuko da gaur Valentzian, Etxepare Institutuak sustatuta

Euskal kulturari buruzko topaketa abiatuko da gaur Valentzian, Etxepare Institutuak sustatuta

Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpen eta Komunikazio Fakultateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, euskal kulturari buruzko jardunaldiak hasiko dira gaur bertan. Topaketak otsaila eta maiatza bitartean egingo dira, eta hizkuntza, literatura, zinema eta musika izango dira saioen ardatza. Hizlariak Garikoitz Knör de Santiago, Mari Jose Olaziregi (Etxepare), Iban Zaldua idazlea, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendaria eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak izango dira.

Gehiago Irakurri…

Euskarak jakinmina piztu zuen Parisen Expolangues azokan eta Sorbonne unibertsitatean egin ziren ekitaldietan

Euskarak jakinmina piztu zuen Parisen Expolangues azokan eta Sorbonne unibertsitatean egin ziren ekitaldietan

Parisetik bueltan dira iragan astean Expolangues hizkuntz-azokan parte hartu zuen euskal ordezkaritzako kideak. Bertan izan ziren, besteak beste, Etxepare Euskal Institutua, Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa eta Langune hizkuntza enpresen taldea. Azokako euskal standean euskarari buruzko informazioa zabaldu zuten, eta horrez gain, Mariasun Landa idazleak eta Argitxu Camus historialariak hitzaldiak eman zituzten azokan eta Sorbonne unibertsitatean.

Gehiago Irakurri…


bisita