Ellis Island-eko erakusketaren inguruko ekitaldian NYen otsailaren 6-7an, argazki eta bideoak (eta VI)
Hondarreko egunetan New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren inguruko ekitaldiez argitaratzen joan garen artikulu bideo eta argazkidunetako azkena. Otsailaren 6 eta 7an Ellis Island-en bertan, Manhattanen eta Greenpoint-en gauzatutako ekimenen aipu eta laburpen irudiduna. Gaurko bideoak, New Yorkeko Eusko Etxea eta AEBetako Euskadiko Ordezkaritza anfitrioi otsailaren 6ko gauean Manhattango Puck Eraikinean gertatutakoa aipatzen dute, baita biharamunean Greenpoint-en, Eusko Etxearen egoitzan egindako elkarretaratzea.
Argazki gehiago New Yorkeko Ellis Islandeko euskal erakusketaren estreinatzealdian hartuak (V)
Otsail honen 6-7an New Yorkeko Ellis Islandeko "Hidden in Plain Sight: The Basques" (Ezkutatuta begi bistan: Euskaldunak) erakusketa estreinatzeko egitarauari dagozkion ekitaldien azkenaurreko artikulu irudiduna da hau, bostgarrena hain zuzen. Erakusketa bereraren edukiekin, berau osatzen duten panel eta tresnak argazkituz eta islatuz osatu dugu. Otsailaren 6ko goizean gaude oraindik.
Ellis Islandeko euskal erakusketa estreinatze ekitaldietako irudi kronika: erakusketa bera (IV)
[III-tik dator] Zeremonia edergarria eginik, kantuak, dantzak, bertsoak, hitzaldiak eta zerrenda bera moztu ondoren "Hidden in Plain Sight: The Basques" erakusketa estreinatua geratu zen eta gonbidatuek eta publikoak oro har sartu ahal izan zuten eta euren begiz eta eskarmentuz berau ikusi eta dastatu. Erakusketa kokatuta zegoen lekutik beretik sartuak ziren lehenengoz Estatu Batuetan gonbidatu gisa heldutako euskal immigrante batzuk. Erakusketa hau heiena da, euskal erakusketa, eta baita amerikar erakusketa ere. Ekitaldi hauetan bildutako euskaldun gehienak Estatu Batuetan jaioak dira, baina eusten diote hemendik sartu ziren euren arbasoek transmititutako euskalduntasunari.
Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldiaren irudi kronika, argazki eta bideoak (III)
Azken atala Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio egunean utzi genuen, Boiseko Biotzetik euskal abesbatzak bere errepertorioko zenbait euskal pieza kantatu ondoren eta hiriburu bereko Oinkari dantzariak euren emanaldia eginik utzi genituen hain zuzen. Bertan zeuden euskal multzoko partaideak, New York bertakoak zein AEB Mendebaldekoak izanik, begi dizdira berezi batek begiratu zieten eta entzun zituzten ezaguna zeuzkaten doinu, kantu eta dantzak, lekuak eta testuinguruak hala agintzen baitzuen. Aipatu bi talde horien ondotik, Amaia Arberas New Yorken finkatuta dagoen soprano donostiarrari egokitu zitzaion txanda. Berak ere euskal ohiko kantu tradizional, 'betiko' eta esanguratsuak hautatu zituen bere parterako. Hirugarren zatia.
Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldiaren irudi kronika, argazki eta bideoak (II)
Joan den larunbatak aurpegi berezia azaldu zien Ellis Island-eko euskal erakusketaren inaugurazio ekitaldietara hurbildu zirenei. Gauzak ongi atera ziren eta, besteak beste, eguraldia ere portatu zen, elurtea, hotza eta ekaitza iragarrita baitzeuden, eta hala izan zuten Ellis Island eta Manhattan aldameneko herri eta barrutietan, euskal erakusketa zabaldu behar zen eremua errespetatuz, ordea. Beste leku batzuetan bi hildako utzi zituen ekaitzak, geruza txuri mehe bat baino ez zuen utzi bertan. Ferry-rako ilada osatzen zihoazen jendeen artean nabaria zen airean arnasten zen emozio puntua. Euren artean, dantzariz jantzitakoak zeuden, horretarako, dantza egiteko, propio AEBetako beste puntan dagoen Boisetik etorriak. Idaho, Kalifornia, Nevada, Wyoming... eta Quebec-ekorik ere bazen. Bidaia eta erakusketa Estatu Batuetako egungo euskal komunitatearen oinarria ezarri zuten euskal emigrante guztiei, eta egungo euskal komunitateari ere eginiko omenaldia bada.
Ekitaldi historikoa New Yorken, Euskaldunen historia kontatzen duen erakusketaren inaugurazioarekin (I)
New York, 1913tik bere baitan euskal etxe bat daukan hiria --Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena da New Yorkeko Eusko Etxea-- euskal ekitaldi ezohiko baten lekuko izan da joan den asteburuan, berau gauzatu eta ospatzeko AEBetako Eki zein Mendebaldeko eta Europako euskaldunak ere bertara bildurik. 1892tik 1954ra bitartean Europatik etorritako 12 milioi immigranteren sarreragune eta galbahe izan zen Ellis Island, gaur egun turisten bisitaleku bihurtua, euskaldunei buruzko erakusketa adierazgarri eta esanguratsu baten egoitza bilakatu da. Larunbatean inauguratua, hiru hilabetez egongo da bertan, eta 300 mila bisitari espero zaizkio. Ellis Island pasabide gisa indarrean egon zen bitartean, euskaldunak jantzitakoa ondasun bakartzat heltzen ziren etorkizun bila AEBetara. Iragan asteburuan, euren ondorengo euskal-amerikarren omena jaso dute, bat eginik Euskal Herriko euskaldunekin. Itsasoz bi aldeetako euskaldunek bat egin dute euren historia eta nortasun propioa aldarrikatu eta --italiarrek, irlandarrek, poloniarrek edo armeriarrek bezala-- gainerako amerikarrekin partekatu nahi izaterakoan.
"Euskaldunen berri, euren historia, egitatea eta AEBekiko partaidetza azaltzea dira ekimenaren helburuak"
“Begibistan ezkutatuta: euskaldunak” , bihar New Yorkeko Ellis Island-en inauguratuko den erakusketak euskaldunek munduan zehar izan duten eragina nahi du erakutsi. Ekimenak, Euskal Herritik Estatu Batuetara alde egin zuten euskal herritarren bizipenak helarazi nahi dizkio bisitariari. New York-eko Ellis Island museoan egongo da zabalik bihartik, otsailaren 6tik, apiriliaren 6ra arte. Hizkuntza, ohiturak eta euskaldunen baloreak aurkeztea eta Estatu Batuetara pasatzeko izan zituzten arrazoiak azaltzea da erakusketaren helburua. Euskal herritarrek munduan zehar izan duten eragina azaldu nahi die hurbilduko zaizkion bisitariei.
Euskal ikuskizun eta festa edergarri larunbatean New Yorken Ellis Island-eko euskal erakusketa inauguratzeko
Datorren larunbata New York Estatu Batuetako euskal diasporaren erdigune bilakatuko da, hainbat jende bilduz Ellis Island-en egingo den euskal erakusketaren inauguraziora. Hitzordua ez da edonolakoa izango, batetik lekuagatik, erakusketa leku oso berezi batean kokatu baita, hala nola 1892 eta 1954 artean Europatik estatubaturatutako 12 milioi emigranteren derrigorrezko pasagune, galbahe eta sofrikario ere izan zen lekuan, gaur egun turismo gune bihurtua, Askatasunaren Estatuaren ondoan (300.000 bisitari bil ditzakeela pentsatzen da); eta, bestetik, erakusketa beragatik, eskaintzen duen informazioagatik eta euskaldunak ez diren bisitari horien begietara ekarriko dituelako --seguruenik lehenengoz-- euskaldunak, zein diren eta euren kultura, euskal emigrazioaren fenomenoa eta lehengo eta egungo Euskal Herriaren eta euskal-amerikar egitatearen izaera eta errealitatea.


