Valparaisoko Eusko Etxeak deia luzatu die euskaldunei suteak kaltetuekiko elkartasunean

Valparaisoko Eusko Etxeak deia luzatu die euskaldunei suteak kaltetuekiko elkartasunean

2014/04/15

Kostalde txiletarreko Eusko Etxeak deia luzatu die bere bazkide eta lagunei, euskal gizataldeko lagunei eta baita euskal eta txiletar herritar guztiei ere, lankide eta laguntzaile izan daitezen Valparaiso pairatzen ari den sute larriak eragindako ondorioen aurrean. Horretarako, arropa eta objektu emaitzak ari da biltzen bere egoitzan, eta baita dirua ere, horretarako propio jakinarazi duen kontuaren bidez, EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago Irakurri…

Larrabetzuk bere seme Atanasio Jauregi omenduko du bihar, Peruko Amazoniako pasiotar aitzindaria

Larrabetzuk bere seme Atanasio Jauregi omenduko du bihar, Peruko Amazoniako pasiotar aitzindaria

Pasiotarrak Peruko Amazonian sartu zirela mendeurrena betetzen ari garen urte honetan, Euskal Herrian, Larrabetzuko (Bizkaia) herriak bere seme kuttunenetako bat omenduko du bihar, Atanasio Jauregi Goiri (Larrabetzu, 1877-Yurimaguas, 1957), eskualde perutar hartara 1903an iritsitako aitzindarietako bat, bertako prefektu apostolikoa eta lehenengo apezpikua izango zena, bere zeregin misiolariekin batera, bestela ere bertakoak laguntzen saiatuko zena, hala nola hezkuntza, osasuna, kultura eta gizarte mailan. Hil zela mende erdi pasea bada ere, gaur egun Yurimaguas hiriko kale garrantzitsuenetako batek, aireportu ondoko enparantza batek eta eskualdeko eskola prestigiotsuenetako batek bere izena daramate, Jauregik bertan utzi zuen marka sakonaren adierazgarri.

Gehiago Irakurri…

Odol emaileak eskatu dituzte Buenos Airesen Olga Barandallari ebakuntza egin behar diotelarik ostegun honetan

Odol emaileak eskatu dituzte Buenos Airesen Olga Barandallari ebakuntza egin behar diotelarik ostegun honetan

2011/08/11

Buenos Aires hiriburutik jaso dugu bere familiak eta lagunek egindako deia, Olga Barandalla Sagastibeltza-ren aldeko odol emanketa egitearren, ostegun honetan egin beharrekoak zaizkio-eta ebakuntza bat euskal gizataldean ezaguna den kantari eta kide aktibo honi, oraindik ere odol emaileak lortu ez badituzte ere.

Gehiago Irakurri…

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die Venezuela, Bolivia eta abarren ari diren euskal GKEekiko hitzarmenei

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die Venezuela, Bolivia eta abarren ari diren euskal GKEekiko hitzarmenei

2011/07/21

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion atzo asteartez Gasteizen eginiko bileran kooperazio eta lankidetza fundazio eta elkarteekin lau hitzarmen izenpetzeari Garapenerako euskal Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) prestatzeko eta indartzeko, baita Venezuelan eta Bolivian zenbait lankidetza proiektu abiarazteko ere. Hitzarmenok Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez izenpetuko dira.

Gehiago Irakurri…

Santa Fe-ko Gizataldeen Elkarteak, tartean Euskal Etxeak, elkartasuna adierazi dio herri japoniarrari

Santa Fe-ko Gizataldeen Elkarteak, tartean Euskal Etxeak, elkartasuna adierazi dio herri japoniarrari

2011/03/25

Santa Fe hiri argentinarreko Gure Etxea EEko partaideak esku hartu zuten joan den astean, probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak deiturik, eta Buenos Aires hiriburu federalean Argentinako FANA Nikkei Elkarteen Federazioak antolatutako deiarekin bat eginez gauzatutako elkarretaratzean. Bildutakoek, Espainia Plazan baturik, Santa Fen presentzia daukaten gizataldeen izenean ere hartu zuten parte, nazio bakoitzeko banderariak tarteko, guztia Japoniako herria igarotzen ari den kinka elkartasunez gogoan.

Gehiago Irakurri…

Euskaltzaleak, Chacoko Quitilipi herriko komunitateari laguntza emateko proiektu batean partaide

Euskaltzaleak, Chacoko Quitilipi herriko komunitateari laguntza emateko proiektu batean partaide

2010/12/31

1993an Buenos Aires hiriburuko 'Manuel Belgrano' Eskolak Chaco probintzian dagoen 664 zenbakidun Quitilipi herriko Eskola babesteko proiektua jarri zuen abian. Proiektuak hiru hanka ditu: Quitilipiko familiei eta batez ere umeei arropa eta janaria bidaltzea, haien osasuna eta bizi kalitatea hobetzea eta, hirugarren, Buenos Airesko eskolako gazteei elkartasunaren balioak irakastea. Proiektua estimatua da oso baina arazo ekonomikoen ondorioz gero eta zailago egiten zaio eskola babesleari bere betebeharrekin konplitzea. Hori dela eta, Euskaltzaleak-ek bere laguntza eskaini zion 'Belgrano' eskolari; laguntza baliabide ekonomiko eta prestakuntza ematean datza.

Gehiago Irakurri…

Komunikabide batzuk oihartzun egin diote Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetze urteurrenari

Komunikabide batzuk oihartzun egin diote Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetze urteurrenari

2010/10/25

EuskalKultura.com-ek zegokionean eta pausoz pauso islatu duenez, Euskal Herriko Oñati herriak eta Argentinako Jose C. Paz-ek euren senidetzea sinatu zuteneko hamargarren urteurrena ospatu berri dute Argentinan. Besteak beste, senidetzea berrituz, Senidetzearen Plaza inauguratuz, eta Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen egoitza berria inauguratuz. Beste komunikabide batzuk ere oihartzun egin diote hori guztiari eta hori ekarri dugu artikulu honetara.

Gehiago Irakurri…

Oñatik eta senidetutako Frantziako herri batek laguntza bidali dute Argentinako Jose C. Paz-era

Oñatik eta senidetutako Frantziako herri batek laguntza bidali dute Argentinako Jose C. Paz-era

2010/07/30

Oñatirekin senidetuta dagoen Argentinako José C. Paz herriaren baitan hainbat familien artean topatzen den pobrezia egoerari aurre egiteko, Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) sortu zen iaz herri gipuzkoar honetan. Orain, hirugarren herri senidetu baten laguntza jaso du ekimenak, Chateaubernard herri frantsesa, Argentinara merkantzia elkarrekin bidali ahal izateko.

Gehiago Irakurri…


bisita