100 pertsonarentzako afari batekin ospatu ditu 15. urtemuga Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak
15 urte bete ditu Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak eta ehun bat lagun bilduz ospatu zuen joan den asteburuan. Geroari begira behar bezala ospatzeko, aktibitate handiko urtea iragarri dute 2013a. Hileroko nerabeentzako topaketak, hiriko Gizataldeen Festa, Urdaiazpiko Jaia… hainbat ekitaldi interesgarri egingo dituzte urtean zehar. Hauez gain, astero ematen dira euskal etxean euskara eta dantza klaseak. Eta gauza txiki askok ekartzen dutela aurrerapena pentsatuta, egoitza hobetzen ere nabari zaie mugimendua: joan den larunbateko festan, komun berriak inauguratu ditu euskal etxeak.
Maitena Etcheverry argentinarra eta Beatriz Elguezabal venezuelarra saritu ditu EuskalKultura.com-ek
Egiari zor, ez dugu egiten EuskalKultura.com-ek antolatzen dituen zozketetako irabazleen segimendurik. Saria euren etxeetara helarazi eta hor geratzen gara. Oraingo artikulu honetan, zozketa horietako bi irabazle ekarri ditugu aipagai: argazki kamera dotorea bereganatu zuen Maitena Etcheverry, La Plata Argentinakoa; eta asteburua Euskadiko landetxe batean bereganatu zuen Beatriz de Elguezabal, Caracas Venezuelakoa dira eurak.
Duela hiru urte birsortutako Mar del Platako Nafar Etxeak itsaso aurrean ospatuko ditu 2013ko Sanferminak
Mar del Platako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Centro Navarro del Sud' Nafar Etxe historikokoak -- 'Sexta Merindad' (Seigarren Merindadea) Dantza taldea sortu zuen 2009an, instituzioko orduko zuzendaritzak etxera sartzea debekatu zionean. Bi norabide ezberdin hartu zituzten orduan bi taldek; Nafar Etxe historikoaren bidea berehala ahitu zen, 2009an egoitza galdu ondoren. 'Seigarren Merindadea'-eko gazteek, berriz, ez ziren geldirik geratu eta elkartea berpiztea erabaki zuten. Hurrengo hitzordu potoloa sanferminak dira, uztailaren 7an.
Mariann Vaczi, antropologoa: "Athletic egungo joeren aurka doa; futbol globalaren Asterix eta Obelix dira"
Mariann Vaczi antropologo hungariarrak Nevada-Renoko Unibertsitatean aurkeztu berri du “Sport, Nation, Gender: Soccer Culture among the Basques” tesia. Ikerketak Athletic taldearen filosofia aztertzen du, eta Vaczi urte eta erdi bizi izan da Bizkaiko hiriburuan, informazioa biltzeko. "Bilbora heldu nintzen eguna 2009ko Kopa finalaren bezpera izan zen. Liluratu egin ninduen hirian nabari zen energiak, gogoak eta ikusminak. Milaka lagun kalera atera zirenean talde galtzaileari ongi etorria egitera, orduan argi izan nuen hemen bazegoela zerbait txundigarria", azaldu dio ikerleak EuskalKultura.com-i.
Fermin Muguruza, Argentinako Cordoban Baietz-ekin: 'Cordoba beti izan da erresistentzia gune bat'
"No More Tour 2013" nazioarteko biraren baitan, bi kontzertu eskaini ditu Fermin Muguruzak Argentinan. Kontrakantxa banda lagun, Buenos Aireseko Vorterix Antzokian eta Cordobako Astral Aretoan aurkeztu da abeslari irundarra joan den ostegun eta ostiralean. Bi emanaldietan, hiri bakoitzeko musikariekin konpartitu zuen taula: Buenos Airesen, Malena D'Alesio eta ‘Todopoderoso Popular Marcial’ taldearekin; Cordoban, berriz, Baietz talde euskal argentinarrarekin. Bere lehenengo aurkezpenean hirian, "Cordoba erresistentzia gune bat" dela adierazi zuen musikari europarrak.
Jasone Euskal Etxeak liburua aurkeztuko du gaur Asuncion-en Garay familiaren Paraguairekiko ekarpenaz
Historiaren Paraguaiko Akademiak 'Garaytarrak Kultura Paraguaitarrean' liburua, Raul Amaralek idatzia, baitaratuko du gaur arratsaldean Asuncion hiriburuan, bertako Jasone Euskal Etxeak antolaturik. Hector Izaguirre lehendakari duen euskal etxeak gonbidapena luzatu nahi izan die bere bazkide eta lagunei, eta oro har interesa izan dezakeen publikoari aurkezpen ekitaldira bertara daitezen, EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Teresa Urdampilleta Hiru Errekako sortzaileak jaso du 2013ko 'Ondare Tresarroyostarra' saria
Hiriaren urtemugarekin bat eginez, 'Ondare Tresarroyostarra' 2013 saria eman berri du Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak. Emanaldi honekin hamargarren ediziora iritsi da ekimena eta urtero bezala bizitza eredugarria izan duen herrikide bat nabarmendu da. Aurtengo hautatuak, gainera, harreman sakona du euskal etxearekin, izan ere fundatzaileetakoa izan baitzuen. Maria Teresa Urdampilletak diploma ez ezik, lore sorta eta pastel bat ere jaso zituen opari.
EuskalKultura.com-en zozketa: Mendiagueren DVDak Euskal Herrira, Italiara eta Argentinara doaz
Eta iritsi da Jose Mendiagueren bost DVDak zozketatzeko eta oparitzeko eguna. Gogoratu DVDak Jean Bordaxarrek Diasporako bertsolari handia izan zen Jose Mendiagueri buruzko pastorala biltzen duela, Arrokiaga herri xiberotarreko biztanleek 2012ko udan emana, eta Aldudarrak Bideo-ko lagunek grabatua. EuskalKultura.com-ek zozketatu dituen bost bideoak, hona doaz: Euskal Herrira (1), Italiara (1) eta Argentinara (3). Irabazleen izenak, artikuluan. Zorionak eurei, eta oraingoan zorterik izan ez dutenei, ez larritu, egun gutxi barru aterako baitugu hurrengo zozketa, seguruenik askoren interesa piztuko duen liburu sorta!
Michael Barkham, historialaria: "Ipar Ameriketako hiru dokumenturik zaharrenak euskaldunek idatziak dira"
Michael Barkham kanadiarraren izena euskaldunon ahotan dabil aste honetan, berak aurkitu baitu Ipar Ameriketako dokumentu zibil zaharrena: 1563an Ternuan hil zen Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentua. Euskaldunenak ziren ere orain arte agertu diren beste bi testu zaharrenak: Juan Martinez de Larrume oriotarraren testamentua (1577koa) eta Joannes Echanizena, 1584 urtean idatzia. "Aurkikuntza hauek urrezko pepitak dira", aitortu dio Barkham-ek EuskalKultura.com-i; indusketa luze eta neketsuaren emaitza diren altxor historikoak, alegia.
Hango eta hemengo: euskal dantzak, argentinar errekia eta Maral, Itxaropen EEaren 15. urtemugan
15 urte betetzen direnean egiten den "15eko Festa" garrantzitsua da edozein pertsonaren bizitzan Latinamerikan. Saladillon, euskal komunitate osoarekin konpartitu nahi dute txaropen Euskal Etxeko lagunek euren erakundearen 15. urtemuga, eta afari erraldoi batekin ospatuko dute uztailaren 8an. Jaiaren programa erakargarria da oso eta EEak inguruko euskal etxeekin duen lotura estua islatuko du. Musika, Arrecifesko Maral Taldeak jarriko du, euskal eta argentinar kantuz. Dantzak, Cañuelasetik iritsiko dira Denak Bat-eko gazteekin. Egin itzazu erreserbak lehen bait lehen!
