Maider Lopez artista donostiarraren 'Polder Cup' erakusketa ikusgai da New Yorken martxoaren 10a arte

Maider Lopez artista donostiarraren 'Polder Cup' erakusketa ikusgai da New Yorken martxoaren 10a arte

2012/02/21

Nazioartean izena ari da egiten Maider Lopez artista euskalduna (Donostia, 1975) eta ibilbide motz baina aberatsean mundu zabalean egin ditu jada hainbat erakusketa eta interbentzio: Shanghai, New York, Erroma, Rotterdam eta baita Euskal Herrian ere, besteak beste. Azken erakusketa New Yorken du ikusgai donostiarrak, Brooklyn-go Internacional Studio & Curatorial Program (ISCP) delakoan. Bertan egongo dira martxoaren 10a arte 'Polder Cup' bere interbentzioko argazki eta bideoak: zanga eta ubide artean jokarazi zuen futbol txapelketa bitxi eta orijinalaren emaitza.

Gehiago Irakurri…

Lisa Corcostegui amerikarraren Euskal Herriko argazkiak salgai daude Argazkilana.com webgunean

Lisa Corcostegui amerikarraren Euskal Herriko argazkiak salgai daude Argazkilana.com webgunean

2012/02/06

Oregonen hazia eta bizkaitarren biloba, Lisa Corcostegui euskal-amerikarrak betidanik izan du gogoko argazkilaritza. 1985. urtean arbasoen herrialdera egin zuen lehen bidaiaz geroztik, gai kuttuna du Euskal Herria eta sarri bueltatu da, egun duen argazki bilduma mardula bildu arte. Orain www.argazkilana.com webgunean jarri ditu salgai, etxean Euskal Herriko zatitxo bat izan nahi duen edonorentzat eskuragarri. Donostiako Alde Zaharra, Lekeitioko portua, Zuberoako Gotaineko bazterrak, Baztan eta Amaiur Nafarroan, Gatzaga Araban... bada non aukeratu!

Gehiago Irakurri…

Giro bikaina '@roma basco-euskara' jaialdian; bihar bukatuko da, Xabier Montoiaren kontzertuarekin

Giro bikaina '@roma basco-euskara' jaialdian; bihar bukatuko da, Xabier Montoiaren kontzertuarekin

2011/12/16

Erromako euskal komunitateak italiar hiriburuko biztanleak harritzen darrai, elkartearen marka diren proposamen koloretsu eta orijinalekin. Berriena "@roma basco-euskara" izeneko jaialdia izan da, asteburu honetan bertan bukatuko dela. Azaro hondarrean abiatu zen ekimenak euskal, italiar eta nazioarteko sortzaile, artista eta sukaldarien topagune bihurtu du Erroma, fusio zirraragarriak sortuz: pintxoak eta bertsolaritza, estatubatuar kantariak eta euskaraz kantatzen duten talde erromatarrak, bertsolariak eta italiar poetak... Larunbatean kontzertu eta itxiera jaiarekin bukatuko da jaialdia: taulagainean ariko dira Xabier Montoia poeta eta kantaria, Mursego txelista eibartarra, Ibon Rodriguez musikaria eta Banda Jorona talde erromatarra.

Gehiago Irakurri…

Itsasoa, dantza, poesia, musika eta bertsoak ekarri ditu Berlinera Euskal Koreografoen II Jaialdiak

Itsasoa, dantza, poesia, musika eta bertsoak ekarri ditu Berlinera Euskal Koreografoen II Jaialdiak

2011/12/15

'Euskaldunak ozeanoari begira' izan da bukatu berria den Euskal Koreografoen II. Jaialdiaren gaia, eta itsasoaren gomuta Berlinera ekartzea lortu dute jaialdian parte hartu duten artistek, dantza, musika, literatura eta bertsolaritzaren bitartez. Zazpi dantza konpainiek arlo honetan Euskal Herrian egiten den artea erakutsi dute; are gehiago, bertso eta olerkiekin uztartuz ikuskizun zinez bereziak sortu dituzte taulagainean. Horren adibide Mikel Aristegui koreografoak zuzenduriko 'Bertsolari/dantzari' saioa: bertsolariak botatzen zuen bertsoari bapatean pausoak jarri zizkioten dantzariek. Arrakasta kari, datorren urtean Londresen antzeko jaialdia egingo dela iragarri du Aristeguik.

Gehiago Irakurri…

'Goazen Txinara! 2012' euskal artistentzako erresidentzia programa aurkezteko epea ireki dute

'Goazen Txinara! 2012' euskal artistentzako erresidentzia programa aurkezteko epea ireki dute

2011/11/29

Laugarren urtez, Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzentzen duen MA Studio-k 'Goazen Txinara!' arte-beka deitu du. Beka hauen bitartez bi euskal sortzailek Beijing-en bi hilabeteko egonaldia egin dezakete, euren proiektu bat gauzatzeko. MA Studiok bidaia eta lan egiteko lokalaren alokairua ordaintzen ditu. Proposamenak bidaltzeko epea 2012ko urtarrilaren 30ean itxiko da. Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era izango da. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du programa honek.

Gehiago Irakurri…

Bodarin, flamenkoa eta euskal dantza uztartzen dituen ikusgarria, Bordelera ekarri du Eskualdunen Biltzarra EEak

Bodarin, flamenkoa eta euskal dantza uztartzen dituen ikusgarria, Bordelera ekarri du Eskualdunen Biltzarra EEak

2011/11/24

Anaigazteak dantza konpainiak sortu duen 'Bodarin' ikusgarria erantzun ezinhobea ari da jasotzen, flamenkoa eta euskal dantza lotzen dituen apustu ausartari esker. Cristian Larralde dantzariak eta Maiana Coronado flamenko koreografoak zuzendua, ikusgarri honetan euskal dantzarien eta 'bailaore'en arteko sedukzio jolasa sortzen da; sorginkeria, bideo-emanaldi eta lapurtar Maskarada artean. Heldu den larunbatean Bordelen aurkeztuko dute, Eskualdunen Biltzarra Euskal Etxearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, besteak beste.

Gehiago Irakurri…

Euskal margolariak Txinan: Alain Urrutia eta Luis Candaudap bilbotarrek erakusketa irekiko etzi Beijing-en

Euskal margolariak Txinan: Alain Urrutia eta Luis Candaudap bilbotarrek erakusketa irekiko etzi Beijing-en

2011/09/22

Larunbat honetan Alain Urrutia eta Luis Candaudap margolari bilbotarrek azken bi hilabeteetan Txinan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte, 24 orduz, Beijing-eko MA Studioan. 'Goazen Txinara 2011!' egonaldi-bekari esker izan dute bi sortzaileek asiar herrialdean egoteko aukera, eta egonaldian zehar bizi izandakoak isla utzi du etzi aurkeztuko dituzten lanetan. Judas Arrieta artista hondarribiarra da MA Studioko burua eta egoiliar beka honen sustatzailea, Etxepare Institutuaren sostenguarekin. EuskalKultura.com-ek berarekin hitz egin du esperientziari buruz.

Gehiago Irakurri…

Joanes baleazale euskalduna New Yorkeko 'Comic Con' komiki aretoan izango da urriaren 13tik 16ra

Joanes baleazale euskalduna New Yorkeko 'Comic Con' komiki aretoan izango da urriaren 13tik 16ra

2011/09/12

Munduko komikigile eta zaleen bilkura garrantzitsuenetakoa da urriaren 13tik 16ra New York hirian egingo den Comic Convention delakoa. Bertan izango diren pertsonaien artean XVI. mendeko baleazale euskaldun bat izango da, Joanes, bere abenturen bigarren zatia aurkeztuz. Liskarzalea, ahoberoa eta mozkortia, Joanes ez da heroi klasikoa, baina Ternuan bizitakoek aldatu egingo dute (ez erabat, baina!). Komikiaren egilea Guillermo Zubiaga da, Sagar Handian bizi den euskalduna, eta Renoko Center for Basque Studies-ekin batera ari da AEBtan sorturiko euskal-amerikar sail hau garatzen.

Gehiago Irakurri…

Judas Arrieta artista euskaldunak eta Suomiko Eiiko Sakkinen-ek erakusketa zabalduko dute ostegunean Hensilkin

Judas Arrieta artista euskaldunak eta Suomiko Eiiko Sakkinen-ek erakusketa zabalduko dute ostegunean Hensilkin

2011/08/09

Helsinki-ko Korjaamo Galeriak erakusketa bat zabalduko du ostegun honetan, abuztuaren 11ean, 'Golden Monkey Operation' izenpean, Txinan bizi den Judas Arrieta artista hondarribiarrak eta Espainian finkatuta dagoen Eiioko Sakkinen suomitarrak elkarrekin eginiko lanak ikusgai. Bi artistok 2009an Beijing-en elkarrekin margotu zituzten lanak bildu dira, baita 2011ean ildo berean eginiko marrazkiak ere. Proposamenak gogoeta ironiatsu eta mina egiten du Txinak politikan, ekonomian eta kulturan bizi duen egoerak mundu globalizatuari dakarzkion eraginaz. Jakina Txina superbotere ekonmikoa dela, baina konkistatuko al du Kulturaren mundua?, galdetzen dute bi sortzaileek.

Gehiago Irakurri…

Leire Urbeltz ilustratzaileak Txinan sortu dituen lanak erakutsiko ditu larunbatean Beijingen

Leire Urbeltz ilustratzaileak Txinan sortu dituen lanak erakutsiko ditu larunbatean Beijingen

2011/07/27

Leire Urbeltz (Iruñea 1985) haurrentzako liburu ilustratzailea Txinan izan da azken hilabeteetan, Manga Art Studioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen beka bati esker. Egonaldi honen emaitza ipuinetako pertsonaiak eta txinatar kulturaren irudiak nahasten dituzten margoak dira. Larunbat honetan ikusgai izango dira Manga Art Studioan egingo den erakusketan. Urbeltz Euskal Herrira bueltatzen denean, lan horiek inspirazio iturri bezala erabiliko dituzte Yolanda Arrieta, Castillo Suarez eta Harkaitz Cano idazleek narrazio berriak sortzeko.

Gehiago Irakurri…


bisita