Badugu Gabonetako saskiaren irabazlearen izena!

Badugu Gabonetako saskiaren irabazlearen izena!

2012/12/24

Daniel Pérez izan da Dastatu.es on line dendarekin batera zozketatu dugun euskal produktuz betetako Gabonetako saskiaren irabazlea. Zorionak! Zozketako partaide guztiek euskal errezeta bat argitaratu behar izan dute Dastatu.es-en Facebookeko orrian eta horietarik Daniel Pérez izan da zozketako arauak bete izanez suertatu den irabazlea.

Gehiago Irakurri…

Biotzetik abesbatzak eta Boiseko euskara ikasleek Gabon giroa jarri zuten nagusien egoitzetan

Biotzetik abesbatzak eta Boiseko euskara ikasleek Gabon giroa jarri zuten nagusien egoitzetan

2012/12/24

Iragan abenduaren 16ean oso bisita berezia izan zuten Boiseko hainbat nagusien etxeetan, bertan azaldu baitziren Biotzetik abesbatzako kideak eta hiriko euskara ikasleak kantari. Urtero egiten duten legez, Idaho hiriburuko zahar-egoitzak bisitatu zituzten, bertan diren aiton-amonei kantuz Eguberriak alaitzeko asmoz. Boiseko euskara irakasle Izaskun Kortazarrek azaldu duenez, emozioz beteriko eguna izan zen eta nagusiek poz-pozik hartu zituzten bisitariak.

Gehiago Irakurri…

Santo Tomas egunean, txistorra eta sagardoa Diasporara ere heldu da

Santo Tomas egunean, txistorra eta sagardoa Diasporara ere heldu da

2012/12/21

Abenduaren 21a egun handia da Euskal Herriko zenbait tokitan. Bilbon eta Donostian esaterako, azoka bereziak egiten dira eta kaleak txistorra usainez eta baserritarrez jantzitako jendez betetzen dira. Eta, nola ez, festa giro berezi hori munduko beste hainbat tokitan errepikatu nahi izan dute Diasporako euskaldunek. New Yorkeko Txikito jatetxean txistorra eta sagardoa dastatu ahal izango dira, Mexiko Hiriko D.O. jatetxean Santo Tomaseko azoka egingo dute eta festa Kataluniako eta estatu espainiarreko zenbait euskal etxe eta lekutan ere ospatuko da, besteak beste.

Gehiago Irakurri…

Chascomuseko 2013ko Udaleku argentinarrean izena emateko epea gaur ostirala ahituko da

Chascomuseko 2013ko Udaleku argentinarrean izena emateko epea gaur ostirala ahituko da

2012/12/21

Chascomuseko "Zingirako Euskaldunak" Euskal Etxeak 2013ko Udalekuan izena emateko epea ordu gutxi barru itxiko dela gogora arazi du. Udalekua urtarrilaren 4tik 8ra egingo da eta 11 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendua da. Parte hartu nahi duenak abenduaren 21eko eguna bukatu arte du izena emateko epea. Edizio berri honetan ere Udalekuko ikastaroak emateko ardura Zingirako Euskaldunak elkarteko irakasleek eta Euskal Herritik etorritako begiraleek izango dute.

Gehiago Irakurri…

'Jazoera', 'Berriketari' eta 'Mezulari' dute izena Caracas, Santiago eta Necocheako euskal buletinek

'Jazoera', 'Berriketari' eta 'Mezulari' dute izena Caracas, Santiago eta Necocheako euskal buletinek

2012/12/21

Venezuelatik, Argentinatik eta Txiletik hiru euskal etxeren buletinak heldu zaizkigu, hiru elkarte hauen azken jardueren berri emanez. Caracaseko Eusko Etxeak Jazoera buletinaren 21. zenbakia plazaratu du, Santiagoko Eusko Etxeak Berriketari albistariaren 46.a, eta Necocheatik Mezulari buletinaren abenduko alea heldu zaigu. Jarraian, hiru buletinak PDF formatoan.

Gehiago Irakurri…

Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak ekitaldi ugarirekin itxi du 2012 urtea

Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak ekitaldi ugarirekin itxi du 2012 urtea

2012/12/19

Bizi-bizi amaitu du urtea Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak; izan ere, azken asteotan burutu diren ekintzen artean euskara ikastaroak, txistu eskolak, Olentzeroren etorrera eta Gabonetako bazkaria egon dira. Aipagarria da, bestalde, elkarteko talde batek Uxia kantari galiziarrarekin batera "Txoria txori" kantua abestu zuela --euskaraz, noski-- Sao Pauloko Instituto Cervantesen egoitzan.

Gehiago Irakurri…

Arrasateko enpresa batek mugikorrentzako doako Gabon kanten aplikazioa sortu du

Arrasateko enpresa batek mugikorrentzako doako Gabon kanten aplikazioa sortu du

2012/12/18

Gabon kanten letrak eta doinua zure mobilean eta edozein unetan eskuragarri izan nahi al dituzu? Bada, Arrasateko Skura Mobile enpresak Android sakelakoentzako "Euskal Gabon Kantak" aplikazioa sortu du zuretzako. Doan deskarga daiteke eta berari esker zure mobilean izango dituzu Euskal Herrian sasoi honetan gehien entzuten diren abestietako batzuk: Alaken, Din dan don, Dringilin dron, Elurra teilatuan, Erregeak, Gaueko izar, Gau ixila, Hator hator...

Gehiago Irakurri…

Rosarioko Euskaldun Hitza saioak ‘2012ko Libertad Saria’ jaso du, Komunitate-Interesduna sailean

Rosarioko Euskaldun Hitza saioak ‘2012ko Libertad Saria’ jaso du, Komunitate-Interesduna sailean

2012/12/18

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen iritzi eta pentsamoldeen adierazle den 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak zilarrezko domina jaso du abendu honetan, 2012ko Libertad Sarien emanaldian. ‘Libertad Sariak’ gizarte eta gizakien aldeko lana -kultura, kazetaritza, politika eta enpresaritza arloetan- egiten dutenei ematen zaie urtero. Zazpirak Bat-eko Luis Maria Barrandeguy aurkezle nagusia duen saioa uhinetan zein interneten entzun daiteke astero eta Euskal Herriko musika, berriak, elkarrizketak eta oro har euskal kultura bere osotasunean zabaltzea du helburu.

Gehiago Irakurri…

"Bertsolari" dokumentalaren emanaldiak jakinmina piztu zuen Kaliforniako Stanford unibertsitatean

"Bertsolari" dokumentalaren emanaldiak jakinmina piztu zuen Kaliforniako Stanford unibertsitatean

2012/12/17

Munduan zehar harrera oso ona izaten ari da Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma eta nazioarteko ikusle askok interes handiarekin jaso dute bertsolaritzaren mundua era poetiko eta ulergarrian azaltzen duen lan hau. Horrela izan zen ere iragan azaroaren 28an, Kaliforniako Stanford unibertsitatean. Euskara eta euskal kultura irakurletzaren baitan antolatu zen emanaldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, eta bertara hurbildu ziren ikasle zein irakasleek saioaren ondorengo galdera-erantzunen tartean gaiari buruzko jakinmin handia erakutsi zuten.

Gehiago Irakurri…

Egoera larrian den Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeak elkartea berpizteko bilera batera deitu du

Egoera larrian den Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeak elkartea berpizteko bilera batera deitu du

2012/12/17

Maria del Carmen Itza buru duen Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeko lagun talde batek deialdi berezi bat plazaratu du azken egunotan. Sare sozialetan eta herriko hedabidetan argitaratutako gutunean Buenos Aires probintziako herri honetako euskal etxearen egoera azaltzen da eta azalpenarekin batera gonbite bat luzatzen zaie hiriko euskal jatorriko lagunei. Oharraren helburua argia da: jendea euskal etxera hurbiltzera gonbidatzea instituzioaren bizitasuna berreskuratzeko. “Euskal Etxea Euskal Herriko kulturaren ordezkaria da herrian eta gure sorlekuarekin lotura mantendu nahi dugunon bilgunea. Baina gaur egun jende ezagatik ezin diegu lehen egiten genituen ekintzei aurre egin”, adierazten dute euskal etxeko arduradunek. Hitzordua bihar da, 20:00etan, General Balcarce klubean 17. kaleko 733 zenbakian.

Gehiago Irakurri…


bisita