euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Soziedad Alkoholika taldea Mexikoko Euskal Etxean izango da gaur, DF eta Guadalajarako kontzertuen bezperan

2013/03/14

Soziedad Alkoholika talde gasteiztarreko kideak (argazkia S.A.)
Soziedad Alkoholika talde gasteiztarreko kideak (argazkia S.A.)

PUBLIZITATEA

Soziedad Alkoholika (SA) taldea Mexikon da egunotan, bi jaialdi handitan kontzertuak emateko: lehena, DFko Vive Latino jaialdian, bihar; eta bigarrena Guadalajarako Revolution Fest delakoan, etzi. Emanaldion aurretik, gaur bertan, taldeko kideak DFko Euskal Etxean izango dira eta bertan musikaz solastuko dira elkarteko kideekin eta biltzen diren zaleekin: euskal rock-aren egoera eta taldeko kideen ibilbidea izango dituzte hizpide, besteak beste.

Mexiko DF, Mexiko. S.A. (Soziedad Alkoholika) taldeko kideak Mexikoko Euskal Etxearen egoitzan izango dira gaur, arratsaldeko zazpietan euskal musikaz berba egiteko elkarteko kideekin. Taldea astebetez dago Mexikon eta bi kontzertu emango ditu: bihar, Vive Latino 2013 jaialdian, DFn, eta etzi Guadalajarako Revolution Fest-en.

Hori baino lehen, taldeko kideek euskal rockari buruzko solasalditxoa eskainiko dute euskal etxean. Ekitaldia irekia da eta elkarteko kideak zein bertara joan nahi duten S.A. zaleak ongi etorriak izango dira.

Gorrotoaren kateak

Soziedad Alkoholikak 10 disko kaleratu ditu jada eta Latinamerikan zale gehien dituen euskal taldeetako bat da. Thrash, Hardcore, Metal eta Punk musikak jorratzen ditu eta zuzeneko oso indartsua du. Taldearen abestien letrak, zuzenak eta garratzak, hustelkeria eta bidegabekeria salatzen dute.

S.A.ren azken lanak "Cadenas de Odio” (Gorroto Kateak) du izenburua eta 2011n kaleratu zuten. Diskoak hamahiru abesti biltzen ditu, horietako bat, 'Gora goaz' izenekoa, euskaraz.

-Informazio gehiago S.A.ren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia