euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Shanghaiko Euskal Etxea 2012ari begira da jada: elkarteak urte berriko ekitaldi egutegia plazaratu du

2011/12/30

Shanghaiko Euskal Etxeak bidali duen Eguberri agurra
Shanghaiko Euskal Etxeak bidali duen Eguberri agurra

PUBLIZITATEA

Urtea joan da eta mundu osoko euskal etxe gehienak oporretan dira egunotan, urtarrilean indarberrituta bueltatzeko. Shanghaiko Euskal Etxean ere jende kopurua dezente jaitsiko da egunotan, hiri txinatarrean bizi diren euskaldun asko -langile gazteak gehienak-- etxean bueltan direlako, goxo-goxo jai egun hauek familiarekin egoteko probestuz. Hala ere, gertu direnak ere antolatu dute asteburuan hitzordurik, hala nola 31ean San Silvestre krossa, ondoren poteoa eta gero urtea amaitzeko afaria. Aldi berean, eta datorren urteari begira, 2012ko ekitaldi egutegia ere zabaldu du EEak. Ekitaldi tentagarriak eta orijinalak dira, has zaitezte prestatzen 2012ko agenda!

Shanghai, Txina. Urteko lehenengo asteburuan Txinan egon behar baduzu, nahi izanez gero urte sarrera/irteera euskal-txinatar giroan egiteko aukera gertatu dute Sganghaiko Euskal Etxekoek. Larunbatean, abenduaren 31ean, 15:00etan San Silvestre Krossa korritzera gonbidatzen zaituzte, 8 kilometro, ondoren, 17:00etan poteo bati ekiteko (Oaulaner Brauhaus-en, 150 Fenyang Lu-n, Fuxing Lu ondoan) eta ondoren, 21:00etan, urtea amaitzeko afaria (El Pation, 110 Fenyang Lu).

Deialdi horrekin batera, Shanghaiko euskaldunek datorren urterako planak egiteko moduko informazioa ere utzi dute: 2012ko ekitaldien egutegia. Elkarte gazte honetan ez da sekula falta umorerik eta jarraian aipatuko ditugun ekimen batzuen izenetan argi ikus daiteke hori: "EH Grand Prix" karting-a? "Shanghai Express" ginkana? San Fermin "Kiliki Mandarin!"? Egin lekua Shanghai, horiek zuzenean ikusi nahi ditugu eta!

Hona elkarteak zabaldu duen ekitaldi zerrenda:

Urtarrila

-01, Urte Berri On!
-14, Poteo Danborrada

Otsaila

-11, Bazkide Eguna
-25, "Tolosako" Ihauteriak

Martxoa

-08, Emakume Eguna
-24, Euskal Probak eta Babajana

Apirila

-14, Go Karting "EH Grand Prix"
-21, Mus Txapelketa I

Maiatza

-12, Paintpelota
-26, Ginkana "Shanghai Express"

Ekaina

-09, Euskal Gastronomia Eguna
-23, "Pool Party Ongi Etorri Summer"

Uztaila

-07, San Fermin "Kiliki Mandarin!"
-14, Egun Pasa Plaiara "Dinobeach"

Abuztua

-04, Zeledonen Jaitsiera Euskal Etxean
-25, Gure Mari Jaia SHra Etorri Da

Iraila

-02, Estropadak from the Bund
-22, Igeldo-ra Irteera

Urria

-13, Maritxu Kajoi "Mirari in SH"
-27, Euskal Halloween

Azaroa

-10, Euskal Herria Master Series
-24, Mus Txapelketa II

Abendua

-01, Bazkide Gaua
-15, Euskal Jaiak

-Informazioa gehiago Shanghaiko Euskal Etxearen blogean edo Facebook orrialdean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia