euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean dira euskal etxeetako kideek 'Hamaika Pauso'ren irakurraldirako egin zituzten bideoak...

2011/07/01

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxearen bideoko irudia
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxearen bideoko irudia

PUBLIZITATEA

...eta guk hona bildu ditugu. Bilbo Zaharra euskaltegiak sarera igo ditu irakurraldian parte hartu zutenen bideo guztiak: bostehundik gora! Ezta lan makala izan, baina aukera bikaina ematen die 'Hamaika Pauso' eleberriaren irakurraldia zuzenean jarraitzeko aukera izan ez zutenei proposamena segitzeko. Gehienek Bilboko Arriaga antzokian egin zuten irakurraldia, baina euskal etxeetako kideek aldez aurretik grabatu zituzten, bakoitza munduko bazter batean. Hementxe dituzue.

Bilbo, Bizkaia. Bilboko Arriaga Antzokian 'Klasikoen IV. Irakurketa' ozen eta etenik gabea egin zuten iragan ekainaren 16ean, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Aurtengoan Ramon Saizarbitoria idazke donostiarraren "Hamaika Pauso" eleberria irakurri zuten Arriagara hurbildu ziren 500 bat lagunek, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte. Diasporak ere lekua izan zuen ekimenean eta zenbait euskal etxetako euskara ikasleek eta bazkideek irakurraldian zegokien testuaren zatia bideoan grabatu zuten, euskal etxeetako ikastaroak sustatzen dituen Euskara Munduan egitasmoaren babesarekin.

Bilbo Zaharra euskaltegiak sarean jarri ditu egunotan irakurraldian parte hartu zuten lagunen bideoak. Guk euskal etxeetako kideenak ekarri ditugu hona. Gehienak badaude, baina ezin izan ditugu pare bat aurkitu. Ea zuen laguntzarekin topatzen ditugun! Bitartean, hona hemen gainerakoak:

-Santiago, Txile:

-Rio Cuarto, Argentina:

-Salto eta Montevideo, Uruguai:

-Bartzelona:

-Mexiko:

-Boise (AEB):

-Sydney, Australia:

-Viña del Mar, Txile:

-Berlin, Alemania:

-Erroma, Italia:

-Bordele, Frantzia:

-Mallorca:

-Madril:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia