euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko euskaldunek Klikaren mende erdia eta BCCren 32. urteurrena ospatuko dute

2014/02/05

PUBLIZITATEA

Datorren otsailaren 15 eta 16ean San Frantziskoko euskal komunitateak hitzordua du Basque Basque Cultural Center-en, elkarte honen 32. urteurrena ospatzeko. Horrez gain, asteburuan zehar San Frantziskoko Klikaren mende erdia ere ospatuko dute eta esker ona agertuko diote urte horietan guztietan inguruotako euskal jaiak alaitu eta girotu dituen taldeari. Asteburuko egitaraua zabala eta oparoa da: musika, dantza, pilota erakustaldiak eta Bizi Emankorra sarien ematea. Aurten sarituak Betty Alzugarai, Maru Curutchet eta Suzanne Elicetche, euskal kulturari eta AEBetako euskal komunitateari eginiko ekarpenagatik.

San Frantzisko, AEB. Jai asteburu alaia ari dira prestatzen San Frantziskoko euskaldunak otsailaren 15 eta 16rako. Basque Cultural Center elkarteak bere sorreraren 32. urteurrena ospatuko du eta inguruotako euskal komunitatea bertara bilduko da gertakaria ospatzeko. Horrez gain San Frantziskoko Klikak mende erdia betetzen du aurten eta 50 urte hauetan euren musikarekin gozatu duten euskaldunak talde honetako kideekin batera izango dira, urteurrena ospatzen. 

Basque Cultural Center-ek asteburuko jai egitaraua aditzera eman du dagoeneko. Hau izango da:

Larunbata, otsailaren 15a

-2:00pm Klikaren 50. urteurreneko talde argazkia

-3:00pm Pala erakustaldia, San Frantziskoko jokalari gazteekin

-4:00pm Joko Garbi partidak, Uztaritzeko Kapito Harri taldeko pilotariekin: Bruno Irachabal, Pantxo Lissar, Peio Godrie eta Eneko Sarratia.

-5:00pm Esku pilota partidak, Euskadiko Federazioko pilotariekin:  Urbieta, Azpiri, Perez eta Irusta.

-6:30pm Barbakoa

-8:00pm Dantzaldia Ketxo taldearekin.

Igandea, otsailaren 16a

-10:00am Euskal meza, aita Lastirirekin. Partehartzaile Elgarrekin Choir, Klika, Txistulari eta Zazpiak Bat Dancers.

-Bizi Emankorra 2014 sariak: Betty Alzugarai, Maru Curutchet eta Suzanne Elicetchek jasoko dituzte.

-1:00pm Barbakoa

-4:00pm Yoko Garbi Kapito Harri taldeko pilotariekin.

-5:00pm Esku pilota Euskadiko Federazioko pilotariekin.

Programa osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia