euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salaberry Goyenechea apezpikuak Lagun Onak EEren zaindari den San Inazio tronuratuko du bihar

2014/07/25

Hugo Salaberry Goyeneche jesuitak, Azulgo apezpikuak, tronuratuko du bihar Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean San Inazioren estatua
Hugo Salaberry Goyeneche jesuitak, Azulgo apezpikuak, tronuratuko du bihar Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean San Inazioren estatua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko Laprida herrian, bertako Lagunen Etxea euskal etxeak deia luzatu die bazkide eta lagunei San Inazio dela-eta antolatu duen egitarauan parte har dezaten. Ekitaldiak bihar bertan hasiko dira, EEko zaindari den San Inazioren estatua bat tronuratuko baitu bertako apezpiku den Hugo Salaberry Goyeneche josulagunak. Uztailaren 31ean ere meza emango da eta beste zenbait ekitaldi, Lagunen Etxeak 25 urte betetzen dituen urteko programako parte.

Laprida, Argentina. Egitaraua Lagunen Etxea euskal etxe lapridatarrak antolatua da, euskal elkarteko zaindari edo patroi izendatua duen San Inazioren ohoretan, honako kronograma medio:

Larunbata, uztailaren 26a

  • 17:00etan, San Inazioren estatuaren tronuratzea Lagunen Etxea euskal etxearen egoitzan (Av. pedro Pereyra 1418) Azul Elizbarrutiko apezpiku den Hugo Salaberry Goyeneche josulagunaren eskutik
  • Erakusketa, erakusgai liburuak, aldizkariak, argazkiak, oroigarriak, posta materialak eta beste hainbat gauza beti ere Loiolako euskal santuaren inguruan
  • Euskal dantzak
Osteguna, uztailaren 31 (San Inazio Eguna)
  • Meza San Joakin eta Santa Parrokian 'Iñigo'ren omenez, hura 1.556an Erroman hil zen egun berean, eta Aurresku dantza
  • Segidan Josuren Lagundia, Jesusen Konpainiaren fundatzailearen Erlikia bat emango da gurtzeko
  • Erakusketa
Hau guztia Lagunen Etxea euskal etxea elkarte gisa sortu zeneko 25. urteurrena betetzen ari den urtean, kari horretara antolatutako egitarauko parte. Euskal etxe lapridarrak bere bazkideei eta lapridatarrei oro har partaide izateko gonbitea luzatzen die.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia