euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ricardo Basterra buru duen zerrenda izango da martxoaren 20ean FEVAn lehiatuko den bakarra

2010/03/02

PUBLIZITATEA

Atzo hautagaitzak aurkezteko azken eguna zelarik, bi kontaktu genituen egiteko, bana zerrenda bakoitzeko, zerrenda bakoitzak biltzen zituen hautagai guztien izenak jakiteko. Zerrenda alternatiboa erretiratu delarik, hautagaitza bakarrari galdetu dizkiogu bere zerrendakideen izenak eta zein karguetara aurkezten diren. Aukera baliatu dugu Ricardo Basterrari lehiakidea erretiratzeari buruz galdetzeko, horri buruzko komentariorik egiteko ba al duen galdegiteko. Artikulu honetan, beraz, iruzkin horiek eta lehian geratu den zerrenda bakarra osatzen duten hautagaien izen eta postuak.

Buenos Aires, Argentina. Alejo Martinek osatu behar zuen hautagaitza bere burua ez aurkezteko erabakia hartzera bultzatu ahal izan duten arrazoiei buruz galdetuta, Basterrak esan du ez dituela zehatz ezagutzen erretiratzearen arrazoiak, baina pentsa dezakeela "zerrenda joera diferentetako buruzagiekin osatu izanak", euskaldunen eskubide zilegien defentsan guztia egin nahirik, "hauteskunde batera iristeko nahikoa babes 'politiko' lortu ez izana ekar dezakeela".

Basterrak FEVAk azken berrogeita hamar urteotan egin duen lana defenditu du. "Iritzi diferenteak onar daitezke FEVAk azkeneko 50 urteotan egin duen lanari buruz, baina zalantzarik ez dut guztiak gogor lan egin dutela, begirada etorkizunean ipinita eta zintzo; eta, jakina, erabat ezeztatzen dut geure zerrendatik mahatxuak, irainak eta abar egon ahal izan denik", ziurtatzen du.

"Are gehiago, duela astebete Cordobara joan nintzen Alejo Martinekin elkarrizketatzera eta hitzaspertu luze baten ondoren ezin izan genuen adostu elkar ulertzeko oinarri zabal bat, eta azkenean deia luzatu nion, geure zerrenda irabazle suertatzen bazen; eta bestela bazen, nire lankidetza eskainiz", amaitzen du Euskal Argentinar Federazioko egungo diruzain den Ricardo Basterrak.

Hona, azkenik, ezusterik ezean, aste honen hondarrean FEVAk ofizialduko duen hautagai zerrenda, martxoaren 20ean Buenos Airesen, bertako Laurak Bat Euskal Etxean egingo diren hauteskundeetarako. Izena, zein kargutarako aurkezten den eta zein euskal etxeren izenean adierazi dugu, hurrenez hurren. Hiru kargu nagusien kasuan, ez dira euskal etxearen izenean aurkezten, kargu pertsonalak baitira (hala ere, zein euskal etxetik datozen ipini dugu). Kargu guztien agintealdia bi urtekoa da, kontu ikuskatzaileak kenduta, hauena urtebetekoa baita.

-Ricardo Mario Basterra (lehendakari), kargu pertsonala (Santa Rosa)
-Marta Abarrategui (idazkari), kargu pertsonala (Arrecifes)
-Hugo Andiazabal (diruzain), kargu pertsonala (Junín)

-Batzordekide titularra: Javier Ederra, Unión Vasca, Bahía Blanca
-Batzordekide ordezkoa: Miguel Irazusta, de UV, Bahía

-Batzordekide titularra: Liliana Raquel Rouan, Euskal Etxea Villa Mercedes
-Batzordekide ordezkoa: Julio Vicente Esnaola, EE Villa Mercedes, SL

-Batzordekide titularra: María Inés Ostolaza, Denak Bat, Lomas de Zamora
-Batzordekide ordezkoa Begoña Lentini Ordoqui, DB, Lomas

-Batzordekide titularra: M.Angeles Oñederra, Toki Eder, José C. Paz
-Batzordekide ordezkoa: José Erostarbe Aramburu, Toki Eder

-Kontu ikuskatzailea: Javier Clúa, Euzko Etxea, La Plata
-Kontu ikuskatzailea: Fernando Lizarbe, Zazpirak Bat, Rosario
-Kontu ikuskatzailea: Elvira Mariaba Guruceaga, Guillermo Larregui EE, Chacabuco



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia