Hemen zaude: Hasiera Albisteak Rhode Island-eko Euskal Etxeak urteroko Txitxiburduntzi festa egin zuen, herri kirol erakustaldia eta guzti

Rhode Island-eko Euskal Etxeak urteroko Txitxiburduntzi festa egin zuen, herri kirol erakustaldia eta guzti

Iragan asteburuan Rhode Island-eko euskal etxeko lagunak elkartearen urteroko jaia ospatzeko bildu ziren eta, ohitura duten legez, txitxiburduntzi estiloko errekia egin zuten. Bazkarian eta ondorengo festan ehun lagundik gora parte hartu zuten. Arratsaldean bazkideek herri kirol erakustaldiak egin zituzten, besteak beste aizkora proba, txingak eta harrijasotze saioa. Rhode Island-eko Euskal Etxeak sarean ipini du ikusgai jarraian eskaintzen dizuegun argazki kronikaren bertsio osoa.

Rhode Island, AEB. Rhode Island Basque Club-eko ehun bazkide eta lagun baino gehiago bildu ziren iragan asteburuan Riki Lasa elkartekidearen etxean, urteroko Txitxiburduntzi jaia ospatzeko. Zalantzarik gabe, eguneko menuaren izarra txerri errekia izan zen eta Patxi Gandiagak maixuki prestatu zuen txitxiburdintzi erara. Bazkariko beste platerrak patata tortilak, txorizoa, entsalada mistoa eta entsaladila errusiarra izan ziren, elkarteko iturriek azaldu dutenez.

Rhode Island Txitxiburduntzi 2012 (1)

[2012ko Txitxiburduntziaren menua prestatzen (argazkia RIEE)]

Rhode Island Txitxiburduntzi 2012 (2)

[Giroa bikaina izan zen egun osoan, bazkarian hasi eta arratsaldeko kirol erakustaldiak arte (argazkia RIEE)]

Eguna bukatzeko herri kirol erakustaldia egin zuten elkarteko bazkideek: Riki Lasak eta Juanmari Aramendik aizkolari proba egin zuten, eta beste kide batzuek harrijasotze eta txinga eramate saioak ere egin zituzten. Horrez gain, gaztetxoek etxeko frontoi txikian pilota partidak jokatu ahal izan zituzten, gurasoen tradizioari jarraiki (pilotari ohiek sortua da Rhode Islandeko Euskal Etxea).

Elkarteak eguneko argazki sorta zabala argitaratu du bere webgunean.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita