euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Unibertsitateak William A. Douglass Distinguished Scholar Award 2008-2009 beka eskatzeko deialdia ireki du

2008/02/19

William A. Douglass (argazkia EuskalKultura.com)
William A. Douglass (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Beka hau Euskal Ikasketen arloan adituak diren ikertzaileei zuzendua dago. Urtetik urtera bekaren ikerketa arloa aldatuz doa eta aurten Teknozientzia eta Informazio Zientzietan zentratuko da. Beka honen aurreko edizioa Bernardo Atxagak jaso zuen eta aurtengo ikasturtean Renoko Unibertsitatean dabil euskal idazlea, bere lan berrirako ikerketa egiten. Eskabideak bidaltzeko azken eguna apirilaren 1a da.
Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies erakundeak 2008-2009 ikasturteko William A. Douglass Distinguished Scholar Award beka eskatzeko epea ireki du. 2005an sortu zen beka hau, CBS eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Hezkuntza eta Kanpo Harremanetarako Sailen lankidetzarekin. William A. Douglass antropologo eta euskaltzaleak euskal kulturaren alde eginiko lanaren aintzat-hartzea du beka honek. Douglass CBSren sortzailea eta urte askotan zuzendaria izan zen.

Eskatzailean Euskal Ikasketen arloren batean adituak izan behar dute. Kontuan hartuko da eskatzaileak bere arloan egin duen ikerketaren kalitatea eta berrikuntza, hautagaien artean erabakitzeko orduan. Aurten bekaren gaia Teknozientzia eta Informazio Zientzen arloan zentratuko da. Helburua teknozientziak Estatu Batuetako ezagutzaren gizartean izan duen eragina aztertzea da, Europako ezagutzaren gizartean izan duenarekin alderatuz. Eskabideak bidaltzeko epea apirilaren 1ean itxiko da.


Lotura interesgarriak

Beka eskatzeko imprimakiak eta argibideak
http://basque.unr.edu

Bernardo Atxaga, 2007-2008ko bekaren irabazlea
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 24an

Nevadako Center for Basque Studies-ek 40 urte
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 21ean

William Douglass, 'euskaltzale geldiezina'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ok urtarrilaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia