Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joxe Mallea-Olaetxeren 'Renoko eta Ipar Ekialdeko Mendilerroko euskaldunak' datorren astelehenean salgai

Joxe Mallea-Olaetxeren 'Renoko eta Ipar Ekialdeko Mendilerroko euskaldunak' datorren astelehenean salgai

'The Basques of Reno and the Northeastern Sierra' da Joxe Mallea-Olaetxe Nevadadako historialariaren azken lanaren izenburua eta liburua datorren astelehenetik aurrera izango da salgai, liburudendetan eta sarean, Arcadia Publishing argitaletxeak plazaratuta. Liburuan euskaldunen historia laburbiltzen da, Europan Paleolitiko garaian hasi eta Ameriketara, zehazki ipar ekialdeko mendilerrora, heldu ziren arte. Tartean euskal artzainek Nevadako zuhaitzetan utzi zituzten grabatuak ere jasotzen ditu. Liburua Arcadiaren 'Images of America' bildumaren parte da eta 200 argazki historiko biltzen ditu.

Reno, AEB. Joxe Mallea-Olaetxe Euskal Herrian jaio baina 1964an heldu zen AEBetara. Nevadako Unibertsitatean ikasi zuen eta ondoren bertako Center for Basque Studies-en Euskal Historia irakaslea izan da urtetan, artzainek lertxunetan utzitako marrei buruzko ikerketa egiten zuen bitartean. Bere azken lan hau 'atzetik datozenentzat eredugarri izango dela' espero du  Malleak, AEBetako euskaldunen historia gordetzeko eginahalean.

Bere ikerketa eta argitalpenekin helburu horretara egin duen ekarpenaz gain, Mallea Renoko Zazpiak Bat Basque Club-eko zuzendaria eta argazkilari ofiziala ere bada. Egileak euskal gaiei buruzko beste hainbat lan argitaratu ditu, lertxun marretatik hasi eta bertsolaritzaraino.

Arcadiaren 'Images of America' bilduma 1993an hasi zen eta harrez gero AEBetako hainbat komunitateetako historia zaintzen eta gordetzen lagundu du. Bildumako ale bakoitzak herri edo hiri baten historia jasotzen du argazki historikoen bidez.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita