Hemen zaude: Hasiera Albisteak Rafael Anchia: "Oposizioak etxeko agenda geldituko du eta Obamak kanpora begiratu beharra izango du"

Rafael Anchia: "Oposizioak etxeko agenda geldituko du eta Obamak kanpora begiratu beharra izango du"

2010/11/10

Rafael Anchia euskal amerikarra Alderdi Demokrataren etorkizuneko politikarietako bat eta Texas estatuko Ordezkarien Ganbarako kidea da. Egunotan Euskal Herrian da, Biarritzeko Foroak gonbidatuta. Bere familiak Markinan ditu sustraiak eta honekin laugarrengoz etorri da arbasoen sorterrira. Deia egunkariak egin dion elkarrizketan AEBetako biltzarkide honek bere alderdiak hauteskundeetan jasan berri duen porrota aztertzen du. Guk elkarrizketa laburbildu eta euskaratu egin dugu jarraian.

Biarritz, Lapurdi. Rafael Anchia euskaldunen seme eta iloba da, eta askok AEBetako politikan datozen urteetan gora egingo duen pertsonaia dela diote. Colorado eta New Mexico bezalako estatuetan Obamaren aldeko kanpaina erabakigarria bultzatu zuen 2008ko hasuteskundeetan. Izan ere Obama 2005ean ezagutu zuenez gero, Anchiak argi zuen Chicagoko politikari hark Etxe Zurira haize berria ekar zezakeela. 

Texas-ko biltzarkidearentzat joan den astearteko Kongresurako hauteskundeetan demokratek jaso zuten zigorrak azalpena badu: krisi ekonomikoaren ondoko errekuperazio geldoak ekarri duen frustrazioaren ondorioa da, baina baita ere Obamak azken hilabeteetan sustatu dituen aldaketen aurkako erantzuna. "Ematen du herriak aldaketa eskatzen zuela, baina presidenteak hitza bete duenean, herriak ez duela atsegin izan", agertzen du, harrituta. "Obamak hauteskunde kanpainian agindu zuena bete du, ezin izan du inor ezustean harrapatu, adibidez, osasun erreformarekin". Hala ere, Anchiak Obamak 2012ko hauteskundeak irabaziko dituenaren segurtasuna duela dio. 

Elkarrizketa osoa, gazteleraz, Deian. 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita