euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rafa Ruedak eta Edorta Jimenezek Lauaxetaren omenezko kontzertu-irakurraldia emango dute Erroman

2007/10/25

Rafa Rueda euskal musikaria
Rafa Rueda euskal musikaria

PUBLIZITATEA

Associazione Culturale Euskaraelkarteak eta Erromako Upter Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Sailak Estepan Urkiaga, 'Lauaxeta', poetaren omenezko errezitaldi-kontzertua antolatu dute igande honetarako. Bi euskal artista Erroman izango dira ekitaldi hau gidatzeko: Rafa Rueda musikari eta konpositorea eta Edorta Jimenez idazlea. Sarrera doan izango da.
Igande honetan Estepan Urkiaga, 'Lauaxeta', poetaren omenezko ekitaldia egingo dute Erroman. Lauaxeta euskal poeta ezagunenetarikoa da eta 1937an hil zen, 32 urte zituela, frankistek fusilatuta. Hala ere euskal poesiaren bidea markatu zuen lana utzi zuen idazle mungiarrak. Erromako omenaldiak Arrats beran (Al calar della sera, italieraz) izenburua izango du, Lauaxetaren poema liburuak bezala. Izan ere liburu horretako poemak eta beste testuak irakurriko dituzte ekitaldian.

Poemak irakurtzeko ardura Edorta Jimenez idazle eta poeta mundakarrak izango du. Jimenezen zenbait lan italieraz argitaratuak izan dira (L’ultimo fucile eta La voce delle balene, Tranchida argitaletxea) eta Italiako euskal literaturzaleen artean ezaguna da. Rafa Rueda musikariak ekitaldiko alde musikalaren ardura izango du. Hitzordua Forte Prenestinon izango da (Via F. Delpino, Centocelle, Erroma) gaueko bederatzi eta erdietan hasita. Sarrera doan izango da.


Lotura interesgarriak

Rafa Ruedaren musika entzuteko
Ruedaren Myspace.org orrian

Edorta Jimenezi buruzko informazio gehiago
Literaturaren Zubitegian

Lauaxetaren 'Arrats beran' (liburu osoa) deskargatzeko
Klasikoen Gordailuan

Associacione Culturale Euskara, Erroma, Italia
www.euskara.it


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia