euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebec-eko Euskaldunak-ek zuzendaritza berritu du, proiektuetan laguntzeko lau aholkulari hautatuz

2012/05/11

Quebec-eko bandera eta ikurrina elkarturik Euskaldunak euskal etxearen Aberri Eguneko jaian (argazkia QuebecEE)
Quebec-eko bandera eta ikurrina elkarturik Euskaldunak euskal etxearen Aberri Eguneko jaian (argazkia QuebecEE)

PUBLIZITATEA

Sasoi berrietara egokitzen ari da Quebec-eko Euskaldunak elkartea eta azken urteetan izan duen biziberritzeak isla izan du zuzendaritza batzordearen antolaketan. Iragan apirilaren 22an elkarteak Biltzar Nagusia egin zuen eta bertan euskal etxeko bazkideek zuzendaritza batzordeari lau aholkulari gehitzea erabaki zuten. Aholkulari hauek elkartearen ekimenetan laguntzea izango dute helburu. Biltzarraren ostean, bazkideek Aberri Eguneko jaiaz gozatu zuten.

Montreal, Quebec. Joan den apirilaren 22 an, Aberri Eguna ospatu zuen Montrealen Euskaldunak elkarteak eta, usaian bezala, urte guztietako lagunak bildu ziren elkarteak jai horretarako alokatu zuen egoitzan. Dantza ikuskizuna batek ekin zion jaiari eta ondoren euskal etxeko kideek lagunarteko bazkariaz gozatu zuten.

Horren aurretik, goizean, elkarteak Biltzar Nagusia nagusia egin zuen, eta bertan zuzendaritzak euskal etxeak antolatzen dituen ekitaldien txostena, diru kontuak baita proiektu berriak aurkeztu zituen. "Horrez gain, aspalditik aldatu nahi genituen euskal etxearen legeak moldatu ditugu, oraingo egoeratik hurbil egon daitezen", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Adelaide Daraspek. "Administrazio kontseilua berdina da, baina lau aholkulari berri onartu ditugu".

Quebec Aberri Eguna 2012

[Euskal dantza ikuskizunarekin hasi zen Aberri Eguneko jaia Montrealen (argazkia QuebecEE)]

Aholkulari hauen lana proiektu berrietan laguntzea da eta euren ekarpenari esker euskal etxeak ekimen berriak sustatu ahal izango dituela uste du Daraspek. Orain Euskaldunak-eko administrazio kontseilua hamar lagunek osatzen dute:

-Lehendakaria: Adélaïde Daraspe
-Lehen lehendakariordea: Jean Goyheneche
-Bigarren lehendakariordea: Ernest Behaxeteguy
-Idazkaria: Monique Behaxeteguy
-Diruzaina: Ludovic Niepce
-Aholkulariak:
Sylvie Nadaud
Denis Duhalde
Noel Fagoaga
Olivier Hirigoyen
Jean Lafourcade



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia