Potxolo Loyola gogoan, Arrecifesko EEak maiatzaren 15ean Txistulariaren Eguna ospatzeko deia egin du
Argentinako Arrecifestik, bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko eta aldo berean FEVAko idazkaria den Marta Abarrateguik idazten digu gogora ekartzeko gaur bezalako egun batean, 2007ko maiatzaren 15ean, Adalberto Pedro Loyola, urte askotan Arrecifesko txistularia eta bertako eta Argentina osoko bizpahiru belaunaldirentzat euskal erreferente bat izan zena hil zela. Amelia Irigoyenekin ezkondua, ez zuten seme-alabarik izan, baina zendu zenean umezurtz utzi zituen euskal etxeko eta euskal gizataldeko hainbat eta hainbat jende. Potxolo gogoan, Euskaldunak Denak Bat-ek maiatzaren 15a nazioarte mailan 'Txistulariaren Eguna' ospatzeko deia berretsi du.
[ALBISTEA EGUNERATZEN; BARKATU ERAGOZPENAK, BEREHALA EGONGO DA PREST]
