euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pertsona bat behar dute ikaskide uztailean Euskadin, AEBetako euskara ikasleen barnetegi baterako

2012/05/16

Euskara tailerra Boisen, arxiboko argazki batean
Euskara tailerra Boisen, arxiboko argazki batean

PUBLIZITATEA

Eskabidea Estatu Batuetatik etorri da. NABOko Euskara koordinatzaile den Izaskun Kortazarrek Boisetik idatzi digu esanez leku bat dagoela libre uztailean Euskal Herrian antolatu duten barnetegian. 2. Mailako ikasleentzat da eta zazpi ikasle dauzkate dagoeneko eta zortzigarrena behar dute barnetegia gauzatzeko gutxieneko partaide kopurua lortzearren. Interesatuta bazaude edo hala egon daitekeen inor ezagutzen baduzu, idatzi artikulu honetara ekarri ditugun helbideetara. Aukera polita izan daiteke Diasporako ikaskideekin kontaktatzeko edota, euskararekin batera, zeure ingelesa ere praktikatzeko.

Bilbo, Bizkaia. Barnetegia uztailaren 2tik 14ra bitartean egiteko prestatu da eta 2. euskara mailan dauden ikasleak bilduko ditu. Euskal Herrian, Bilboko Ulibarri Euskaltegia du antolatzaile eta Gipuzkoako Arantzazun egingo da. Ehun eskola-ordu izango ditu eta prezioa 565 eurokoa du, eskolak, janaria eta ostatua barne.

Uda partean ez dago apenas barnetegi aukerarik oinarrizko euskara ikasleentzat, azpimarratzen du Izaskun Kortazarrek, eta beraz euskaltegi honetan parte hartzea interesgarria izan daiteke maila horretako ikasleentzat, euren ikaste-prozesuan aurrerapen erabakiorra egiteko. NABOko Euskara koordinatzaileak azaltzen duenez, pertsona bat gehiago lortzeak barnetegia bideragarri egitea ekarriko luke. Eta bat baino gehiago etorriko balira, arazorik ez legoke, esan digu.

Euskara ikasteaz gain, partaide bilakatzeak eskarmentu eta kontaktu berria ekar liezaioke Diasporarekiko, izena ematen duenari, baita ere ingelesari dagokionez. Euskal Herrian euskara ikasten ari dena izan daiteke edota Diasporako beste herrialde batetik etorria. Edonola ere bereziki aberasgarria gerta dakioke euskara zein giza mailan.

Interestua bazaude, aski duzu Izaskun Kortzarri idaztea emaila honako helbidera bidaliz, izaskunkortazar@gamil.com; edo Bilbon Ulibarri Euskaltegiarengana jotzea, telefonoz, (34) 944 162 272 zenbakian, edo emailez, bulegoa@ulibarri.org helbidean.

-Xehetasun gehiago: www.naboeuskaraz.com/summer-intensive-courses.html



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia