euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pergaminoko Roberto Arregui oroituz, euskaldun zintzo eta Lagun Onak-eko sortzaile eta lehendakari ohi

2010/09/06

PUBLIZITATEA

"Laurogeita gehiago urte zituela utzi gaitu Roberto Arreguik. Nork jar zitzakeen zalantzan bere sustrai euskaldunak? Aitarengandik hartu zuen deituraren entzute hutsarekin lotura zuzena egiten da bere jatorriarekin eta, hala ere, bigarren deitura emendatuz geroz --Kantauri itsasoko hiri eta portuaren izena dena, Bilbao-- ezbairik ez zegoen bere gipuzkoar/bizkaitar lurrarengandik aldendu nahi zuen edonoren aurrean". Honela hasten da joan den ostiralean La Opinión de Pergamino egunkariak sinatu eta argitara emaniko oroitzapen artikulua, Buenos Aires probintziako herri honetako euskal etxeko sortzaile, lehendakari ohi eta kide izan den laguna gogoan.

Pergamino, Argentina. Euskaldun izatea odoletik etorri baizitzaion, aitaren eta amaren aldetik, eta horregatik seguruenik egon zen beti hurbil eta aktibo erroei eusteko ahaleginean partaide izateari zegokienean.

Horregatik seguruenik adineko euskaldun talde bat 50. hamarkada hartan bildu zenean, Euskal Etxe bat sortzeko asmotan, tartean zebilen.

Eta honela jantzi zen dantzariz dantza taldeko kide izan eta txistuaren doinua lagun aireratzen zen horietako bat gehiago izatearren, gorputzean sentitzen hasiz ,dantzatu duen batek sekula ahanzten ahal ez duen dantza honen erritmoa, fandangoarena alegia, espartinak oinetan, atorra xuri eta lepoko gorria boneta edo txapela beltza buruan, izan ere sekula erabiltzeari utzi ez zion euskaldun boneta/txapela, hala jantzi baitzuen gizataldeari lotuta parte hartu zuen hitzordu guztietan.

Nork izan zezakeen zalantzarik bere jatorriaz bere soslai euskaldunari erreparatuta, bere euskal sudurrari, edota bere kaskagortasun/keria euskalduna pairatuz edo atsegin izanez. Horrek ekarri zuen Lagun Onak-en hainbat zuzendaritza batzordetan parte hartzera, ideiak proposatu eta eztabaidatzera. Elkarteko lehendakari bilakarazi arte, bertako buru zelarik egoitza sozialeko instalazio berriak estreinatu zirenean.

Muslari trebe bertako tabernan zein Euskal Herriak hain berea duen karta-joko honen txapelketetan jokatzen ezagutu zituen hamaika euskal etxetan; Euskal kantu zaharren kantari gogotsu, sarritan koilara-sardexkak paperez estalitako egur-taula luzeen gainean danbor moduan joz; eta --bestela ezin zitekeen-- euskaldun fin gisa zahatoa eta haren barnekoa erabat menperatuz, anfitrioi on baten eskuetan beste ezerk baino hobeto lortzen baitu jende multzoen bilgarri izatea, "soilik" une goxo bat partekatu eta pasatzea estakuru.

Argentinako euskal etxe guztiak ibili zituen lagunak egiten.

Etapa guztietan izan zen Euskal Etxeko lagun, bere familia, emazte, haurrak eta bilobekin batera.

Lortu zuen bere gurasoen lurra, bere lurra, ikusi, ukitu eta sentitzea.

Eta hor, 90. hamarkadan nonbait, eskulan bat egin zuen egurrean, euskal baserri bat, Lagun Onak-etik pasatu zeneko oroigarri berezi. Gorde eta atxiki behar dugun zerbait, eta erakutsi, Euskal Herriaren sinboloetako bat da, barnean daramatzan euskal baloreen garrantziagatik.

Fisikoki joana zaigu Roberto, baina atzera begira bermatuta ikusten dugu bere gomuta.

'La Opinión de Pergamino'



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia