euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pausoka ekoiztetxea euskaraz dakiten lau gazte atzerritar bila dabil, euskal festei buruzko saio baterako

2012/05/03

Pausokak Euskal Telebistako bi saio oso ezagun egiten ditu: Goenkale eta Vaya Semanita
Pausokak Euskal Telebistako bi saio oso ezagun egiten ditu: Goenkale eta Vaya Semanita

PUBLIZITATEA

Euskaraz dakizu nahiz eta atzerrian jaioa zara? Eta ez dizu axola uda honetan Euskal Herrian festarik festa ibiltzea? Bada Pausokak emango dizu aukera. Ekoiztetxea udako euskal jaiei buruzko telebista saio bat ari da prestatzen eta atzerriko lau gazte euskaldun bila ari da, saioa aurkez dezaten. Gazte hauen lana euskal hiri eta herrietako jaietaz gozatzea litzateke, euren ikuspuntu eta lekukotasuna eskaintzea eta uda bukatzean jairik onena aukeratzea. Tentagarria, ezta?

Donostia-San Sebastian. Pausoka ekoiztetxea euskaraz dakiten lau 'atzerritar' gazteren bila dabil, uda honetan telebistarako saio bat grabatzeko Euskal Herrian. Gazte hauek 18 eta 25 urte bitartekoak izan eta euskaraz jakin behar dute, baina aldi berean Euskal Herrian egon gabeak behar dute izan edo oso gutxitan egonak.

Pausoka Euskal Herriko festa herrikoei buruzko programa bat ari da prestatzen, uda honetan telebistaz emateko. Euskal Telebistak emitituko du programa. Saioko lau aurkezleak Euskal Herrian festarik festa ibiliko dira eta uda bukatzean festarik onena hautatuko dute. Programaren helburua, ekoizleek azaldu dutenez, kanpotik nola ikusten gaituzten agertzea da.

Lau gazte hauek aurkitzea behar-beharrezkoa da saioa egin ahal izateko eta Pausoka euren bila hasia da. EuskalKultura.com-ek ere proposamena Diasporan zabaltzen lagunduko du, geure gazteentzat aukera oso ederra izan daitekelakoan.

Beraz, euskal festa onenak ezagutu eta bizi nahi badituzu, aurkez zaitez kasting-era. Edo egoera horretan dagoenik ezagutzen baduzu, eman iezaiozu honen guztiaren berri. Horretarako, bidali e-maila datuekin helbide honetara:  festa2012@pausoka.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia