euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagoniako Santa Cruz-en, bertako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak sortu zeneko lehenengo urteurrena ospatuko du

2008/06/06

PUBLIZITATEA

Río Gallegos, Argentina. Munduko euskal etxerik australenak, Argentinako Santa Cruz probintziako Río Gallegos hiriburuan egoitza duen 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak, deia luzatu die bere bazkide eta lagunei, elkartea ofizialki sortu zela-eta urtebete bete denez, 'Aurreneko Urteburu Jaialdia' (sic) deitu duten elkarretaratze festan parte har dezaten.

Deialdia biharko dago egina, bertako euskaldunen ohiko biltoki izaten den 'Los Vascos' tabernaren areto nagusira (Roca y Santiago del Estero). Hitzorduak orain arteko ibilbidea nahi du ospatu eta horretarako ez dira jan-edanak faltako. Euskal Etxetik, 'osasuna' esanez topa egingo dela agintzen da, pintxoak eta kalimotxoa tarteko,  garbantzu aberastuak, natillak, zinea, musika, dantza, zozketak eta euskaldunen umorea lokarri, gaueko bederatzietatik aurrera. Aretoak toki mugatua duenez, bertaratzeko asmoa dutenei, erreserbak lehen bait lehen egin ditzaten gomendatzen zaie.

Urrats sendoen urtea

'Hegoalde Argentinarrak' zabaldu duen oharrean eskerrak ematen zaizkie baita ere, bere bazkide, lagun eta zaleei, Maiatzaren 25a ospatzeko deialdiari emandako erantzun onagatik.

Martin Arizmendi buru duen Euskal Etxe patagoniar honek bilera egin zuen iazko ekainaren 29an, ehun bat jende batuz, nortasun juridikoa lortzeko zorian zegoela iragartzeko, horren esanahia izanik FEVArako (argentinar euskal elkarteen federazioa) ateak ere zabalduko zirela eta baita Eusko Jaurlritzaren onarpen ofizialerakoak ere. Geroztik halaxe gertatu da, nortasun juridikoa orduantxe lorturik, FEVArako urratsa emana baitu elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak ere onarpen ofiziala emana baitio aurten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia