euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagoniako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak EHrako bidaia banatu zuen bere Urte Azkeneko festan

2009/12/30

'Hegoalde Argentinarra'k urtea amaitzeko aire librean, Los Vascos tabernaren kanpoko aldean eginiko bazkariko ikuspegi bat (argazkia La Opinion Austral)
'Hegoalde Argentinarra'k urtea amaitzeko aire librean, Los Vascos tabernaren kanpoko aldean eginiko bazkariko ikuspegi bat (argazkia La Opinion Austral)

PUBLIZITATEA

Rio Gallegos-en, Patagoniako Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak, Urte Azkeneko festa ospatu zuen joan den igandean. Euskal gizataldeko kide eta lagunek une goxoak pasatu zituzten 'asado' argentinar baten inguruan, txapelak eta euskal jantzi batzuk soinean, harro, euskaldun sentitzeak eta Euskal Herriarekiko hurbiltasunak bertara bilduta. Cesar 'Toti' Arizmendi lehendakari duen euskal elkarteak, urterokoa bilakatzen ari den Euskal Herrirako txartel biren zozketa ere egin zuen, sariaren osagarri mila euro dirutan, bidaia gastuetarako. Sinestea kostatu zitzaion Marela Cagnolok eskuratu zuen bidaia preziatua.

Rio Gallegos, Argentina. Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak elkarretaratzea egin zuen joan den igandean, urteko azkena, Ramiro Kroeger eta bere Los Vascos tabernaren eremuetan, aire librean eta eguzkia lagun, 2009 zaharrari azken agurra eman eta epe berriari ongi etorria ematearren. Ekitaldi berean, askok luzaz igurikatutako Euskal Herrirako bi hegazkin txartelen eta gastuetarako mila euroko sariaren zozketa egin zen, sariduna Marcela Cagnolo suertatu zelarik, bertako La Opinion Austral egunkariak islatu bezala.

Zozketa Euskal Etxeko lehendakari den Cesar 'Toti' Arizmendiren eskutik egin zen, guztien aurrean, gainbegirale Patricia Murua eta aurreko edizioan saria bereganatu zuen Los Vascos-eko Kroeger nagusia. Zortea, 08 zenbakia zeraman txartelari egokitu zitzaion. Bertan ez zegoenez, etxera telefonoz deitu eta berehala bertaratu zen, ezin sinetsian, eta poz-pozik honelako gauza bat berari gertatu izanaz.

Izan ere Cagnolok estonatuta eta harridura handiz errezibitu zuen berria, baina fitexko konprenitu zuen egia zela eta Euskal Herrira bidaiatu eta herrialde hartara bidaiatu eta bertako jendeak eta paisaiak ezagutu ahal izango dituela heldu den urte honetan. Euskal Etxetik adierazi dute laister aterako direla 2010eko zozketarako txartelak, Santa Cruzen gero eta ezagunagoa bilakatzen ari den zozketa honetan: bidaiatzeko aukera izan, zeure Euskal Etxearen ekonomiari laguntzen diozun bitartean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia