euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Euskal Etxeak Nafarroa Behereko Larzabalen ospatuko du Euskaldunen Eguna abuztuaren 21ean

2014/07/31

Eskualduna elkarteak antolatzen du Journée des Basques eguna
Eskualduna elkarteak antolatzen du Journée des Basques eguna

PUBLIZITATEA

Pariseko Euskal Etxeko Eskualduna elkarteak urtero antolatzen du Journée des Basques edo Euskaldunen Eguna delako festa eta aurten Nafarroa Behereko Larzabale herria aukeratu dute bazkideek topagune gisa. Hitzordua abuztuaren 21ean izango da, Larzabaleko Trinketearen Hotel eta Jatetxean. Bertara bilduko dira elkarteko hainbat lagun eta bazkide, eta urtero legez, giro bikaina espero dute antolatzaileek.

Paris, Frantzia. Abuztuaren 21erako Euskal Herrira bidaia ari dira prestatzen Pariseko Eskualduna elkarteko bazkideak. Zehazki, Nafarroa Beherera, bertako Larzabale herrian ospatuko baitute Journeé des Basques edo Euskaldunen Eguna izeneko festa. Urtero antolatzen du elkarteak irteera hau; iaz, esaterako Luhuson (Lapurdi) izan zen. 

Eskualduna elkartea Pariseko Euskal Etxeko elkarte aintzindaria da. 1912. urtean sortu zuten Pariseko euskaldunek, bertara heltzen ziren euskal immigrante berriei sostengua eta laguntza emateko. 

Aurtengo Journeé des Basques festa Larzabaleko Trinketearen Hotel eta Jatetxean egingo da. Egitaraua, Pariseko Eskual Etxeak aditzera eman duenez, honakoa da:

-11tan meza Larzabaleko elizan

-12:30tatik aurrera aperitifa

-ondoren, bazkaria Thierry Olharan sukaldariaren Trinketeko Jatetxean.

Egunean zehar musika eta animazioa izango da. Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko, deitu Arnaud Mailharrori (0547060526 edo 0621215349 telefonoetara).

Bidenabar, aipatu, Pariseko Eskual Etxeak bolondres kanpaina bat abiatu duela. Informazio gehiago, elkartearen webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia