euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako Urrundik Euskal Argentinar Elkarteko taldea, partaide Entre Rios-ko 2008 Antzerki Topaketan

2008/11/19

Urrundik EEko antzerki taldeko kideak.
Urrundik EEko antzerki taldeko kideak.

PUBLIZITATEA

Aurrera darraite Paranáko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak antzerki arloan arrakastaz daramatzan ekimenek. Euskal elkarteko antzerki taldea parte hartu berria da Entre Rios probintziako XXX Antzerki Topaketan, probintzia argentinar horretako beste zenbait talderekin batera, La Paz hirian bertako Turismo, Kirol eta Kultura Udal Idazkaritzak antolaturiko ekitaldia berau, Probintziako Kultura Idazkaritza eragile.

Parana, Argentina. Paranako Urrundik Euskal Etxeko Antzerki Taldea izan da joan den asteburuan, azaroaren 14an, ostiralez, hasi eta 16an, igandez, amaituz La Paz hirian garatu den Entre Rios-eko XXX. Antzerki Topaketako partaideetako bat. Augusto Carballal zuzendari daukan taldeak ostiral gauean bertan eskaini zuen Griselda Gambaroren "Acuerdo para cambiar de casa" (Etxez aldatzeko akordioa). Topaketan Entre Rios-eko parana, La Paz, Rosario del Tala, Nogoyá, Larroque, Concordia eta Victoria hirietako taldeak ari dira parte hartzen.

Elkarretaratzearen baitan antzerkiarekin zerikusi zuzena daukaten ekitaldi bereziak ere prestatu dira, tartean bokalizazio eta ahoskera tailerra, bertako zuzendari Liliana Prieto abesbatz zuzendari eta irakaslea.

Paranako euskal etxe honek gure erredakziora bidalitako oharrean azaltzen duenez, Urrundik-en partaidetza bertan, Entre Rioseko Gobernuko Kultura Idazkaritzak bidalitako gonbidapen bati lotua dago. La Pazen eskaini duen emanaldiarekin, Urrundikeko Taldeak lan ugari heldu zaion eta lan asko izan duen urte bat itxiko du, prentsa aldetik ere kritika on mordoa bildu dutelarik, tartean publikoaren txaloak eta arloko prentsaren onespena.

Lotura interesgarriak

Urrundik-en webgunea
www.urrundik.com.ar

Paranako Urrundik elkarteari buruz
Elkarrizketa, egoitza berria zabaldu zutenean (1994)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia