euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pantzart taldeak "Boli bili boli" antzezlana aurkeztuko du etzi Santa Fe eta Entre Rioseko jaialdiaren baitan

2013/07/18

"Boli bili boli" antzerkiaren irudia (argazkia Pantzarten blogekoa)
"Boli bili boli" antzerkiaren irudia (argazkia Pantzarten blogekoa)

PUBLIZITATEA

Pantzart antzerki talde bilbotarrak “Boli bili boli” txontxongilo ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Santa Fe eta Entre Rios-eko XI. Nazioarteko Haur Antzerki Topaketan. Ikuskizuna hiru eta sei urte arteko haurrei zuzenduta dago eta Tolosako TOPIC Nazioarteko Txontxongilo Gunearekin lankidetzan sortua da. Ikuskizunak Juan Kruz Igerabideren euskal idazlearen haur olerkigintza du oinarri.

Donostia-San Sebastián. Pantzarten antzezlaneko protagonistak paperezko txontxongiloak dira, denak lauak, bat izan ezik: “Boli”. Poesia idazten du “Boli”-k eta bera da lan honi izenburua ematen diona. Juan Kruz Igerabide idazlearen olerkigintzan oinarrituta dago antzezlana. Igarabide,  haurrentzako lanen barruan, haikuak erabiltzen dituelako nabarmentzen da. Japoniar tradizioko olerki txiki hauek egitura oso ulerterraza dute eta naturaren gaiak jorratu ohi dituzte.

“Boli bili boli” familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo ikuskizuna da, hiru eta sei urte bitarteko haurrei zuzendua. Pantzart Antzerkia konpainiak Topic Tolosa Puppet International Center gunearekin lankidetzan sortu du lana (www.topictolosa.com). Poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatuta, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortu dute.

Ekainaren 15an aurkeztu zuten ikuskizuna eta argentinar bira Etxepare Institutuaren babesarekin egin da. Larunbat honetan, arratsaldeko lauetatik aurrera, “12 de Setiembre” Santo Tomeko Kultura gunean izango da ikusgai, Santa Fe eta Entre Rioseko XI. Nazioarteko Haur Antzerki Topaketan.

Informazio gehiago, Pantzart taldearen blogean: pantzart.blogspot.com.es



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia