euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ortzadar, Luhartz, The Crazy Wheels eta Irrintzi Erraldoi Konpartsa Boiseko Jaialdi 2015-en izango dira

2013/11/22

Hiru dantzari euskalamerikar --Utah-ko Patxi Shortsleeve eta Cirbie Lee, eta Idahoko Mikel Sangroniz-- www.jaialdi.com webgunearen azalean
Hiru dantzari euskalamerikar --Utah-ko Patxi Shortsleeve eta Cirbie Lee, eta Idahoko Mikel Sangroniz-- www.jaialdi.com webgunearen azalean

PUBLIZITATEA

Oraindik bi urte falta dira Boiseko Jaialdi euskal festaren hurrengo ediziorako, baina Idahon lanean hasiak dira dagoeneko, ordurako dena gertu egon dadin. AEBetako euskal etxe guztietako lagun andana bildu ohi da, bost urtero Jaialdira, eta horiekin batera Euskal Herriko eta Diasporako bisitariak ere izaten dira bertan. Hurrengo edizioan, esaterako Euskal Herriko lau taldek parte hartuko dute. Nortzuk diren jakin nahi al duzu? Jarraian, Jaialdi 2015eko kartela osatuko duten taldeei buruzko datu gehiago.

Boise, AEB. Bost urtero egiten de Boisen Jaialdi, AEBetako euskal kultura festa erraldoia. Milaka lagun biltzen dira bertara, AEBetatik zein Diasporako beste bazterretatik etorriak eta giroa aparta eta ahaztezina izan ohi da. Hurrengo edizioa 2015eko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo da eta, oraindik lekutan dagoela iruditu arren, antolakuntzak lanean dihardu eta hasiak dira dagoeneko ekitaldiak prestatzen.

Hasteko, www.jaialdi.com webgunean hurrengo edizioari buruzko informazioa eskura daiteke. Aste honetan jakinarazi du antolakuntzak, adibidez, edizio horretan parte hartuko duten taldeen izena. Euskal Herriko talde askok eskaini zuten euren burua, baina, azkenean, hauek izan dira aukeratuak:

-Ortzadar, Iruñea, Nafarroa (euskal dantza)
-Luhartz, Durango, Bizkaia (musika)
-The Crazy Wheels Band, Soraluze, Gipuzkoa (musika)
-Irrintzi Erraldoi Konpartsa Kultur Elkartea, Orio, Gipuzkoa.

Zorionak eurei eta zorte on hurrengorako hautaketa prozesuan parte hartu duten beste taldeei.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia