euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Oroimena Berreskuratuz', arbaso euskaldunen istorio eta argazkiak biltzeko proposamen berria

2011/03/24

Eredu giza, Askatasunaren Bidea elkarteko kidea den Horacio Marotto Etxezaharrek bere aitona-amonen argazkia bidali digu: Angela Eleuteria Tellechea eta Jaque Etcheçahar
Eredu giza, Askatasunaren Bidea elkarteko kidea den Horacio Marotto Etxezaharrek bere aitona-amonen argazkia bidali digu: Angela Eleuteria Tellechea eta Jaque Etcheçahar

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak proiektu polit bat jarri du abian aste honetan. Jatorri euskalduna duten lagun guztiei euren arbasoen bizipenak kontatu eta argazkiak bidaltzera gonbidatzen die elkarte gazteak. Jasotako testigantzak instituzioaren blog-era igoko dira, informazio artxibo bat osatzeko asmoarekin.

San Miguel, Argentina. “Ziur aski etxeko bazter bereziren batean gordeta izango dituzu argazki, gutun eta paper zahartuak. Ziur aski haiekin batera guraso eta aitona-amonek kontatutako istorioak ere izango dituzu buruan. Nahi baduzu, material hori bidali diezagukezu Askatasunaren Bidea-ren blogean oroipen bilduma bat osatzeko”, dio San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkarteak aste honetan plazaratu duen oharrak. Proiektuaren helburua Euskal Herriko eta Euskal Herritik emigratu zuten euskaldunen oroimenak bildu, ezagutarazi eta elkarte argentinarraren jarraitzaileen artean konpartitzea da.

Proiektua burutu ahal izateko, euren arbasoen informazioa (kontakizunak, argazkiak, eta dokumentuak besteak beste...) bidali behar diete interesatuek Askatasunaren Bidea-ko kideei, testuak word artxiboetan eta argazkiak, JPG formatuan. “Hasierako lana informazioa bildu eta argitaratzea izango da. Bigarren urrats batean, eta urte amaiera aldera informazioa bidali zuten lagunen artean topaketa egitea da asmoa, aurrez aurre elkar ezagutzeko”, azaldu diote San Miguelgo elkarteko kideek EuskalKultura.com-i.

Askatasunaren Bidea duela urte eta erdi jaio zen 'euskal kultura zabaltzea eta bide aske batetik ibiltzeko helburuarekin'. Sortu zirenetik, hainbat ekintza bultzatu dituzte elkarteko kideek. Beren blogetik, gainera, Euskal Herriari buruzko mota askotako gaiak hedatzen dituzte Diasporako lagunen artean. Orain 'Oroimena Berreskuratuz' proposamenaren bidez irakurleek berek izango dute protagonista izateko aukera.

Informazioa askatasunarenbidea@gmail.com helbide elektronikora igorri behar da. Anima zaitez zure oroimen kutunenak konpartitzera!

otura interesgarriak

Askatasunaren Bidea Elkartearen blog-a:
http://askatasunaren-bidea.blogspot.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia