euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oparitu euskaraz Gabonetan: sarean euskal produktuak eskaintzen dituzten webgune zerrenda bat bildu dugu

2011/11/28

Aitunea, sarean euskal produktuak saltzen dituen talde euskal-argentinarra, 'Buenos Aires celebra el País Vasco' azokan izan zen (argazkia Aitunea)
Aitunea, sarean euskal produktuak saltzen dituen talde euskal-argentinarra, 'Buenos Aires celebra el País Vasco' azokan izan zen (argazkia Aitunea)

PUBLIZITATEA

Gabonak iristeko hilabete falta bada ere, lagunei edo senitartekoei internet bidez opariren bat erosteko asmoa dutenentzat hauxe da une egokia. Aurreko urteetan egin bezala, euskal produktuak sarean saltzen dituzten webgune eta blog zerrenda bat eskaintzen dizuegu jarraian: batzuk Euskal Herrikoak, beste hainbat Diasporako euskaldunek sortuak. Euskal liburu eta diskoak eskuratzeko denda eta helbide pare bat ere gehitu ditugu, hala nola liburu elektronikoak eta euskal musika mp3ak zuzenean erosi eta jaisteko aukera ematen duten bi webgune berri.

Donostia-San Sebastián. Gabonak gertu dira eta opariak sarean erosi nahi dituztenek aurki hasi beharko dute bila, arazorik edo atzerapenik gabe jasoko dituztela ziurtatzeko. Internetek erosteko produktuen aukera ia mugagabea eskaintzen du, baina EuskalKultura.com-en euskal diseinatzaile eta ekoizleen alde egin nahi izan dugu eta Euskal Herritik zein Diasporatik egiten duten ahaleginari bultzadatxoa eman.

Beste proposamenik gehitu nahiko bazenu, egin ezazu 'iruzkinak' atalean idatziz. Zerrenda honetan euskal jakiak, kamisetak, liburuak, diskoak, DVDak eta opariak oro har, aurtengo Gabonetan euskal ukitua duten opariak egin ahal izateko, munduko ezein herrialdean egonik ere.

-Gure Book: Euskal liburu elektronikoak saltzen dituen online denda

-Ibaimusic: Euskal eta nazioarteko musika online erosteko eta jaisteko denda

-Euskal argitaletxeak: Euskal argitaletxeen zerrenda. Euren webguneetan liburuak eros daitezke

-Elkar online denda: Liburuak, diskoak, jokoak, DVDak...

-Euskal Produktuak: Elikagaien online denda: Gabonetako saskiak, euskal gastronomia produktuak eta asteko barazki otarra ere!

-Euskal Herriko Plaza: Ekoizleengandik zuzenean: liburuak, arropa, jakiak, edariak...

-Ahizpak: Izar eta Maite ahizpa euskal amerikarren 'Made in USA' diseinu, altzari, apaingarri eta pitxiak

-Aitunea: Euskal kultura koloretan, Argentinatik

-Ekin Harriari: Itsaso Uzkanga euskal-venezuelarrak diseinaturiko elastiko eta pitxiak

-Euskal Denda: Kamisetak, haurrentzako jolasak, dekorazioa, pitxiak, gastronomia...

-Olentzeroa: Olentzero eta Sanferminei buruzko produktu aukera zabala

-Nonbait: Haurrentzako jolasak, edalontziak, DVDak....

-Lauburu, Euskal diseinua, made in Canada

-Basque Imports: Kamisetak eta askoz gehiago, San Frantziskotik

-Zazzle: Euskal produktuak, Erresuma Batutik



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia