Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saladino eta Zaccheo, binaka, eta Onnainty, banaka, garaile Chascomuseko Esku Pilota Txapelketan

Saladino eta Zaccheo, binaka, eta Onnainty, banaka, garaile Chascomuseko Esku Pilota Txapelketan

2009/02/09

Tomas Onnainty, banaka, eta Francisco Saladino eta Cristian Zaccheo, binaka, izan dira txapeldun joan den larunbatean Chascomus herri argentinarrean egin den bertako II. Esku Huskako Haur Pilota Txapelketan. Norgehiagoka Sebastian Errecart-ek zuzentzen duen herriko Pilotako ikasleen artean jokatu da, Chascomus Pilota Klubaren trinketean. Aipatu txapeldunekin batera beste honako haur pilotariak aritu dira: Tomás Menchacabaso, Martín Menchacabaso, Estanislao Alfonsín, Tomás Laborde, Sergio Etchegaray, Javier Goya eta Gian Marrapodi. Zorionak guztiei.

Chascomús, Argentina. Txapelketako emaitzak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Zuzendaritzak eman ditu argitara, Maria Laura Eguren lehendakari eta Pedro Mauregui idazkari daukan euskal elkarteak bultzatze eta sostengatze lan polita baitarama eskualdean pilotarekiko.

Sustatze lan horren ondorio da Bigarren Esku Huskako Haur Pilota Txapelketa hau eta, honi erabat loturik, Euskal Etxeak eta Chascomus Pilota Klubak duela gutxi sinatu duten hitzarmena, beti ere pilotazaletasuna sustatu eta hedatzeko asmotan, partikularzki gaztetxoen artean. Txapellketa joan den larunbatean, otsailak 7, gauzatu zen Chascomus Pilota Klubeko trinketean aipatu bi elkarteen babespean, eta elkarri lagunduz, Sebastian Errecart entrenatzaile, darameten Esku Pilota Eskoleko pilota ikasleak partaide.

Zaletasuna eta giroa eragitea helburu

Txapelketan parte hartu duten pilotariak hauek izan dira: Tomás Menchacabaso, Martín Menchacabaso, Estanislao Alfonsín, Tomás Laborde, Sergio Etchegaray, Javier Goya, Gian Marrapodi, Tomás Onnainty, Francisco Saladino eta Cristian Zaccheo, banakako txapelduna Tomás Onnainty izan delarik eta binaka, berriz, Francisco Saladino - Cristian Zaccheo bikotea.

Txapelketaren ondotik parte hartzaile guztiek otordua egin zuten elkarrekin Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen egoitzan.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita