Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oñatik eta senidetutako Frantziako herri batek laguntza bidali dute Argentinako Jose C. Paz-era

Oñatik eta senidetutako Frantziako herri batek laguntza bidali dute Argentinako Jose C. Paz-era

2010/07/30

Oñatirekin senidetuta dagoen Argentinako José C. Paz herriaren baitan hainbat familien artean topatzen den pobrezia egoerari aurre egiteko, Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) sortu zen iaz herri gipuzkoar honetan. Orain, hirugarren herri senidetu baten laguntza jaso du ekimenak, Chateaubernard herri frantsesa, Argentinara merkantzia elkarrekin bidali ahal izateko.

Oñati, Gipuzkoa. Zortzi urte igaro dira Maribel Elorza oñatiarrak, pobrezia eta behar gorrian dagoen José C. Paz Argentinako herriari laguntzeko solidaritate kanpaina abian jarri zuenetik. Izan ere, familia, laguntzeko dago, edo hori da behintzat bi herriotako lagunek pentsatuko zutena, herri gipuzkoarra eta argentinarra senidetuta baitaude geroztik. Hortik aurrera, laguntzak bidaltzen jarraitu dute Oñatitik eta, dinamika horretan sortu zen iaz Hermansoloña GKEa sortzea.

Château-Bernard Frantziako herri eta komuna da, Rodano-Alpeetako eskualdean dago, Isère departamentuan, Grenoble barrutian eta Monestier-de-Clermont kantoian, eta Oñatirekin senidetuta dago. Argentinako herria jasaten ari den zailtasunak kontuan hartuta, Oñatira merkantzia kargamentu handi bat bidaltzea erabaki dute. Herri frantsesak, bere baitan egindako solidaritate kanpaina edo bilketan lortutako fruitua entregatu dio Oñatiri.

GKEak, bestalde, kontainer zuri bat jarri du Bidebarrieta 24an, senide den José C. Paz herri argentinarrera bidaltzeko arropa eta tresnak bertan sartu ahal izateko. Dohaintzak hogeita hamar pertsona inguruk osatzen duten talde batek jaso; sailkatu eta bidaltzen ditu.     

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.