Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olga Muniain eta Lili Garroren margoak ikusgai Eusketxek astelehenean zabaldu zuen 'Vida de Campo' erakusketan

Olga Muniain eta Lili Garroren margoak ikusgai Eusketxek astelehenean zabaldu zuen 'Vida de Campo' erakusketan

Olga Muniain eta Lili Garro margolarien eskutik Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak (Eusketxek) elkartearen bigarren arte eta margolaritza erakusketa zabaldu zuen joan den astelehenean México 1880ko bere egoitzan. Oraingoan erakusketan bildutako lanek Argentinako baserri eta landa giroa, gauchoen bizitza eta Panpako paisaiak irudikatzen dituzte, tartean euskal gaiak ere agertuz. Erakusketa datorren uztailaren 11 bitartean izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, Eusketxen.

Joan den astelehenean inauguratu zen Eusketxen 'Vida de Campo' erakusketa, Olga Muniain eta Lili Garro margolarien lanek osatua. Eusketxek bere egungo egoitzan antolatzen duen bigarren margo erakusketa da hau. Iragan azaroan aurkeztu zuen lehena, Javier Duarte artistaren lanak bilduz, eta harrera ona izan zuen ekimenak. Hau guztiarekin, Niko Iguain Eusketxeko sortzaile eta bultzatzailearen helburu eta ametsak gogoan, txoko bat eskaintzen die kultur elkarte porteñoak euskal jatorriko artista eta margolariei. 'Vida de campo' erakusketan Olga Muniain eta Lili Garrok Argentinako landa-bizitza erakusten dute, gauchoen bizimodua eta Panpako paisaiak irudikatzen dituzten margoekin.

Bi artistek teknika desberdinak erabiltzen dituzte: pirograbatua eta larru gaineko margoa Muniainek eta ur-margoak Garrok. Argentinar tradizioak euskal kutsuko gaiei ere tartea egiten die, eta Muniainek --Mutiloabeitiko nafarren ondorengoa bera-- omenaldia egiten dio Chillidari haren Haizearen Orrazia lanaren 30. urteurrena betetzen den honetan. [Ezkerreko irudian Olga Muniain margolari euskal argentinarra 'Txillidari omenaldia' bere lanarekin (argazkia BasqueHeritage.com]

Erakusketaren irekiera ekitaldian Euskatxeko txalaparta tailerreko ikasleek erakustaldia eskaini zuten eta María Elena Etcheverry elkarteko lehendariak aurkezpen hitzak zuzendu zituen. Bertaratu zirenak luncha eta ardo sortañoa dastatu zituzten. Erakusketa datorren uztailaren 11 bitartean egongo da ikusgai Eusketxeko egoitzan, astelehenetik ostiralera 15:00tatik 20:00ak arte.


Lotura interesgarriak

'Euskal aztarna Argentinan' erakusketa Eusketxen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 9an

Edorta Jimenezen mintzaldia Eusketxen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 1ean
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Olga Muniain eta Lili Garroren margoak ikusgai Eusketxek astelehenean zabaldu zuen 'Vida de Campo' erakusketan

Olga Muniain, Lili Garro eta Diana Crawley; azken honek 'margolarien armarriak' landu zituen egurrean (argazkia BasqueHeritage.com)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita