euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero munduan barrena ibili zen, euskal etxeetako txikiak agurtzen Washingtonen, Rhode Islanden, Murtzian, Mexikon...

2013/12/27

Murtziako Euskal Etxeko neskamutilak zur eta lur gelditu ziren Olentzero elkartean agertu zenean. Gero, konfiantza apur bat hartuta, haren belaunetan eseri eta opariak eskatu zizkioten (argazkia MurtziaEE)
Murtziako Euskal Etxeko neskamutilak zur eta lur gelditu ziren Olentzero elkartean agertu zenean. Gero, konfiantza apur bat hartuta, haren belaunetan eseri eta opariak eskatu zizkioten (argazkia MurtziaEE)

PUBLIZITATEA

Aurten ere jo eta ke ibili da Olentzero opariak banatzen Euskal Herriko neskamutilen artean, baina, horrez gain, munduan zehar era izan da, burubelarri lanean, hainbat tokietako euskal etxeetako txikiak agurtzeko. Aurretik, Argentinako makina bat euskal elkarteetara egin zituen bisitak bildu ditugu; honetan, beste hainbeste egingo dugo Washiongton, Rhode Island, Mexiko, Murtzia eta beste zenbait elkartetatik bidali dizkiguten argazkiak eta bideoak partekatuz.

Donostia-San Sebastián. Gabon Gaua joan da eta aurten ere Olentzero Euskal Herriko neskamutilen etxeetan opariak banatzen ibili da jo eta su. Diasporako euskal etxeetara ere heldu zen eta handik datozkigu hainabt argazki, bideo eta kronika. Jarraian horietako batzuk bildu ditugu.

Murtzian, Euskal Etxeak antolatu zuen Gabonetako jaian ohorezko gonbidatuak ez zuen kale egin eta elkarteko kideak bazkaltzen ari zirela hara agertu zen Olentzero, oparien zaku eta guzti! Elkarteko txikiak zur eta lur gelditu ziren ikazkina elkartean sartzen ikusi zutenean, euskal etxeak argitaratu duen bideo honetan ikus daitekeenez. Eta umeak harrituta, baina adi ere gurasoen aurpegiei: ze ilusio etxeko txikiak egun honetako zirrara lehen aldiz bizitzen ikustea!

AEBetan Boiseko Henar Chicok bere blogean bildu ditu zenbait euskal etxetako Gabonetako festen irudiak, horien artean Washington DCko Euskal Etxeak egin zuen jaiko irudiak (Mark Bieterrenak dira argazkiak).

Washington Basque Club Olentzero 2013

[Olentzero Washingtongo Euskal Etxeko txikiekin solasean, patxadan (argazkia MarkBieter)]

AEBetan ere Rhode Islandeko Euskal Etxeak Gabonak euskal erara ospatu zituen eta hara ere bildu zen Olentzero, elkarteko txikiak agurtzeko gogoz.

Rhode Island Basque Club Olentzero 2013

[Rhode Islandeko neskamutilek ez dute berehala ahaztuko Olentzeri agertu zitzaien unea! (argazkia RhodeIslandEE)]

Eta, gaurkoz amaitzeko, Mexiko DFko Euskal Etxearen jaiko irudiak ere bildu ditugu. Urtero legez, hantxe izan zen Olentzero eta pazientziaz eta goxo goxo, elkarteko txikiak altzoan hartu eta euren eskariak entzun zituen. Ondoren, elkarteko nagusiekin argazkia ateratzeko astia ere izan zuen.

Mexico Centro Vasco Olentzero 2013 2

[Mexiko DFko Olentzero elkarteko neskatila baten opari eskariak entzuten (argazkia MexikoEE)]

 Mexico Centro Vasco Olentzero 2013

[Horiek irriparrak! Elkarteko nagusiak ere gustura asko hurbildu ziren Olentzerorengana (argazkia MexikoEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia