euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako 'Gure Etxe Maitia' eta Montevideoko 'Centro Euskaro' euskal etxeek izaera ofiziala galduko dute

2008/02/22

Montevideoko 'Centro Euskaro' elkartearen  sorrera-akta, 1911ko ekainaren 29koa (argazkia EuskalKultura.com)
Montevideoko 'Centro Euskaro' elkartearen sorrera-akta, 1911ko ekainaren 29koa (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ez da sorpresa bat, baizik eta aipatutako euskal etxeak beste bizitza hobeago batera pasa direnaren egiaztapena. Aste honetan Gasteizeko gobernu kontseiluak jakitera eman duenez, Argentinako Buenos Aireseko 'Gure Etxe Maitia' elkarteari eta Uruguaiko Montevideoko 'Centro Euskarori' munduko euskal etxeen erregistroan baja eman diete. Euren etapa historikoa buruturik, gauza bera gertatu zaio Lankidetza eta Garapeneko Eusko-Argentinar Institutuari. Gaur egun bere funtzioak Argentinako Euskadiko Ordezkaritzak bere gain hartu ditu, eta beraz, aipatutako erregistroan Institutuari baja ematea erabaki du kontseiluak.
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak iragan astearteko bileran Buenos Aireseko Olavarria herriko 'Gure Etxe Maitea' eta Montevideoko 'Centro Euskaro' (lehenago 'Centro Euskaro Español' izendatua) munduko euskal etxeen erregistrotik baliogabetzea eta, ondorioz, baztertzea onartu zuen.

Montevideoko 'Centro Euskaro' euskal etxe historikoaren kasuan --1911an sortua--, urteak dira bere bideragarritasun falta eta ekonomia egoera kaxkarra ezagunak zirela. gauzak horrela, jakina zen lehenago edo beranduago euskal etxeak salgai jarri beharko zituela elkarteak Montevideo erdigunean zituen lursail ederrak.

Buenos Airesen egoitza duen Lankidetza eta Garapeneko Eusko-Argentinar Institutuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Argentinako hiriburuan Marieli Diaz de Mendibilek gidatutako Ordezkaritza ofiziala sortu ondoren, pauso logikoa izan da institutaren etapa historikoari amaiera ematea.


Lotura interesgarriak

Olavarriari buruzko informazioa
www.olavarria.com

Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko bekak
www.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia