euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohorezko aurresku batekin egin zion Arrecifesek ongi etorria Pablo Zabaleta futbolariari

2014/07/18

Pablo Zabaleta, irribartsu, aurreskuaren eskaintza eskertzen Mikel Garcia Bernaus dantzariari (argazkia ArrecifesEE)
Pablo Zabaleta, irribartsu, aurreskuaren eskaintza eskertzen Mikel Garcia Bernaus dantzariari (argazkia ArrecifesEE)

PUBLIZITATEA

Jendetza bildu zen asteazkenean Arrecifesen harrera egiteko hiriko seme ezagunenetariko bati: Pablo Zabaleta futbolariari. Zabaleta Brasildik etorri berria da, han Argentinar selekzioarekin munduko txapeldunorde postua eskuratu eta gero. Manchester City-ko jokalaria Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen kide izan zen gaztetan, eta euskal nortasun hori oso nabaria izan zen omenaldian: ohorezko aurresku bat dantzatu zioten eta argentinar banderaz gain, ikurrina ere izan zen taulagainean. Jarraian euskal etxeak argitaratu dituen argazkiak eta bideoak.

Arrecifes, Argentina. Arrecifeseko biztanle asko eta asko hiriko kaleetara atera ziren iragan asteazkenean ongi etorria egiteo Pablo Zabaleta futbolari argentinarrari. Brasilgo Munduko Txapelketan txapeldunordetza lortu duen argentinar selekzioko kide da Zabaleta, eta hiritarrek egindako lanarengatik esker ona agertu nahi izan zioten. Futbolaria hiriko kaleetan barrena ibili zem bertako suhiltzaileen kamioira igota eta Mitre Plazan omenaldia egin zioten. Daniel Bolinaga alkateak Arrecifeseko Hiritar Ospetsu izendatu zen eta “Pablo Zabaleta” izena jarri zioten hiriko Udal Estadioari.

Arrecifes Pablo Zabaleta

[Arrecifeseko hiritarrak Zabaletari ongi etorria egiten hiriko kaleetan (argazkia ArrecifesEE)]

Ekitaldian oso nabaria izan zen Zabaletaren euskal nortasuna. Leitzan du jatorria bere familiak eta Euskaldunak Denak Bat elkarteko bazkidea da. Txikitan Zabaleta elkarteko dantza taldean aritu zen, eta bere aita Jorge euskal etxeko zuzendaritzako kide izan zen.

Ekitaldian ohorezko aurrezkua dantzatu zion Zabaletari Mikel Garcia Bernaus dantzariak.

Arrecifes Pablo Zabaleta Aurresku

[Pablo Zabaleta, beltzez, Mikel Garcia Bernaus dantzariaren erakustaldia ikusten (argazkia ArrecifesEE)]


 
Ongi etorriko argazki gehiago, Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen Facebook orrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia