euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohiko kantu eta musika lantzen dituen euskal talde baten bila ari dira Korsikan ekainerako

2014/05/05

Korsikako Savagna taldeko musikari eta kantariak (argazkia Tavagna)
Korsikako Savagna taldeko musikari eta kantariak (argazkia Tavagna)

PUBLIZITATEA

Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundearen bidez heldu zaigu abisua, interesgarria izan daitekeena Euskal Herriko hainbat musika eta kantu taldeentzat. Korsikako Tavagna elkartea ohiko kantu eta musika lantzen dituen euskal talde baten bila dabil, ekainaren 2tik 8ra Kortsikan, Korsikar Hizkuntzaren Astearen karietara antolatu duen programara biltzeko.

Donostia-San Sebastian. Aukerak polita dirudi. Korsikako Tavagna taldeak proposamena plazaratua du, ohiko euskal kantu eta musika lantzen dituen euskal talde bati bidea emateko ekainaren 2tik 8ra uharte hartako hiru leku desberdinetan aritzeko.

Baldintzak: antolatzaileek bere gain hartuko lituzkete bidaia gastuak, aterpetzea eta gutieneko sari bat ematea euskal talde parte hartzaileari.

Interesatuek, deitu Francis Marcantei-ri (33) (0) 495 369194 zenbakira edo sartu elkartearen webgunean: www.tavagna.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia