Hemen zaude: Hasiera Albisteak NYko Hippocrene argitaletxeak Beginner's Basque berrargitaratu du, ingelesetik euskara ikasteko metodoa

NYko Hippocrene argitaletxeak Beginner's Basque berrargitaratu du, ingelesetik euskara ikasteko metodoa

Liburua ingelesez hiztunei zuzendua dago eta oinarrizko euskara ikasteko aukera ematen du. Beginner's Basque liburuko metodoa Wim Jansen filologo neerlandarrak garatu zuen 2002an, Aitor Arana euskal idazlearen laguntzarekin. Berrargitalpenak bi audio CD gehigarria dakartza, bertan euskal hiztunen elkarrizketak eta ahoskera jasotzen dituzte. Izan ere iazko apirilean argitaletxea euskal hiztun bila ibili zen NYko euskaldunen artean, orain liburudendetan eta sarean aurki daitekeen metodoa osatzeko.

Hippocrene argitaletxeak 2002ko Beginner's Basque euskara ikasteko metodoa berrargitaratu du. Wim Jansenek garatutako metodo hau erraza eta oinarrizkoa da. Liburuaren asmoa ingeles hiztunei euskararen oinarrizko ezagutzak eskaintzea da eta hamabi ikasgai praktiko biltzen ditu, elkarrizketa, hiztegi eta esamoldeez hornituta. Euskal Herriko historia eta kulturaren aurkezpen bat ere egiten du gainerako guztiaren osagarri.

Berrargitalpenak dakarren gehigarri eta ekarpen berria bi audio CD dira, ikasleak hizkuntzaren soinua eta doinua ere beregana ditzan. Bertan elkarrizketa sorta bat entzun daiteke eta baita euskal hiztunek --kasu honetan New York aldean bizi diren hiztunek-- duten ahoskera ere. Liburuak euskal gramatika laburra, ariketak eta euskara-ingelesa, ingelesa-euskara hiztegia ere biltzen ditu. Erosi nahi izanez gero, sareko ohiko dendetan eta Hippocrene Books argitaletxearen webgunean dago eskuragarri.

Wim Jansen, Linguistika irakaslea da Amsterdameko Unibertsitatean. Euskal Herriari buruzko liburu eta artikulu franko idatzi ditu. Francoren heriotzaren ostean ezagutu zuen lehen aldiz Euskal Herria, euskara ikasteko materialaren bila. Ikasliburu honetan lankide duen Aitor Arana euskal idazlea, honek esperantoa euskaratik ikasteko metodoa argitaratu zuenean ezagutu zuen eta geroztik euskararen inguruko ekimenetan kolaboratu dute biek.


Lotura interesgarriak

'Beginner’s Basque' liburuaren argitaletxea
www.hippocrenebooks.com

Euskara ikasteko metodoaren berrargitalpena prestatzen NYn
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 2an
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

NYko Hippocrene argitaletxeak Beginner's Basque berrargitaratu du, ingelesetik euskara ikasteko metodoa

Aurreko edizioa 2002an argitaratu zuten

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita