euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Norberaren zuhaitz genealogikoa egiteko doaniko tresnak eskaintzen dizkie CDLibre.org-ek Diasporako euskaldunei

2007/03/06

CDLibre.org web orrialdearen portada nagusia; bertan genealogiari eskeinita dauden programak deskargatu daitezke
CDLibre.org web orrialdearen portada nagusia; bertan genealogiari eskeinita dauden programak deskargatu daitezke

PUBLIZITATEA

Interneteko web orrialde batek doaneko programak jaisteko aukera ematen die sareko erabiltzaileei, tartean genealogiari eskainitako hiru programa: GenealogyJ, GenoPro eta Personal Ancestral File. Argentina, Estatu Batuak edota Australia bezalako herrialdeetara emigratu zuten euskaldunek atal berriak zabaldu zituzten euren familien historietan. Geroztik nazio berri horietan sustraituta, euren zuhaitz genealogikoak irauli polita eman die arbasoek anartean bizitutakoari. Aipatutako genealogia programek laguntasuna ekartzen diote bere familiaren historiaren hariari tiratu nahi dion euskaldunari.
Diasporako euskaldunek euren sustraiak eta familiaren istoria bizirik mantentzeko ahalegin berezia egin ohi dute, genealogian sakonduz. Orain, Cdlibre.org web orrialdeari esker dohaineko hiru genealogia programa doan eskura ditzakete, euren familiaren istoria osatzeko. GenealogyJ 2.4.3 programak familiako kideen fitxen bitartez edozein motatako informeak egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari, zuhaitz bista edota estatistika grafikoen bidez. Ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez eta alemanieraz jaitsi daiteke. Beste genealogi programa GenoProa da. Retikula formako oinarria dauka eta bertan familiaren zuhaitza genealogikoa marraztu daiteke izen-abizenak eta jaiotze datak ipiniz. Azkenik Jesucristo de los Santos de los Últimos Días elizak sortutako Personal Ancestral File programa ere eskaintzen du CDLibre.org orrialdeak. Azken programa honen bidez familiakoen datu guztiak sartuz ondorengoen eta arbasoen arteko erlazioak egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Web orrialde honek beste motatako programa informatiko ugari ere eskaintzen ditu. Genealogiako programen antzera, beste guztiak ere dohain dira eta hauen artean bideo eta soinu edizioa, datu baseak edo jolasak aurki daitezke. Genealogia programa deskargatu nahi dutenek CDLibre.org orrialdean agertzen diren pausoak jarraitu behar dituzte. Diasporako euskaldunen familiakoen datu guztiekin zuhaitz genealogikoa osatzeko eskura dagoen hautabide simplea.


Lotura interesgarriak

CDLibre.org
www.cdlibre.org

Genealogia, arbasoei buruz gehiago jakin nahi dutenentzat
Publicado en EuskalKultura.com el 19 de diciembre de 2006

Antzina, genealogia aldizkariko on-line edizioa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 6an

Jaúregui Rueda genealogista
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abenduaren 5ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia