euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New York Basque Club euskal etxeko txapela AEBetako telebistako programa ezagun batean arrakastatsu

2008/02/16

Regis Philbin NY-eko Euskal Etxearen txapelarekin elkarrizketaren une batean
Regis Philbin NY-eko Euskal Etxearen txapelarekin elkarrizketaren une batean

PUBLIZITATEA

Euskaldunen txapela beltz ezagunak protagonismo berezia izan du aste honetan Estatu Batuetako ABC katearen prime time-ean gertatu den pasadizo bitxian. Live with Regis and Kelly saio arrakastatsuan gertatu da, Regis Philbin aurkezlea New Yorkeko Eusko Etxea-ren txapela buruan zuela agertu denean Samuel L. Jackson aktoreari (Pulp Fiction, Star Wars II) elkarrizketa egitera. Philbinek, bera 'euskaldun peto-petoa' dela behin eta berriro errepikatu zuen, nahiz eta egiaz txapela Julian Abio euskaldunarena zen. Abio saioko teknikaria da eta New Yorkeko euskal etxeko kide aktiboa.
Live with Regis and Kelly Estatu Batuetako programa ezagunenetakoa da eta 19 urte daramatza antenan nazio osorako. Aste honetan pasadizo bitxia bizi izan dute saioaren platoan, Regis eta Kelly aurkezleek Samuel L. Jackson aktoreari egin behar zioten elkarrizketan. Philbin beranduxeago sartu zen, New Yorkeko Eusko Etxea-ren txapela buruan zeramala sarrera egin ahal izateko (Jackson imitatzen ari zen, aktoreak buruan beti txapela beltz bat eramaten duelako). Elkarrizketan zehar Philbinek behin da berriro esan zuen bera euskaldun peto-petoa dela, bere lankideak zein gonbidatua zur eta lur utziz.

Baina euskal kazetaritzak ez du bapatean kide berria irabazi, izan ere txapela Julian Abio saioaren produktorearena zen. Abio Bakion jaiotako euskalduna da, haurra zenetik New Yorken bizi dena eta eta bertako euskal etxeko kidea. Aspaldion saiora txapelarekin agertu eta bertatik pasatzen diren izarrekin argazkiak ateratzeko ohitura hartua du. Bere lanari esker, AEBetako artista batek baino gehiagok euskaldunei buruzko jakinmin pittin bat sentitu izango zuen. Saioko pasadizoa eta Abiok artistekin ateratako argazki batzuk, New Yorkeko Eusko Etxea-ko bideo eta webgunean ikus daitezke.

[Goiko irudian Scarlett Johanson aktorea eta Julian Abio, bere txapelarekin]


Lotura interesgarriak

New Yorkeko Eusko Etxea
www.newyorkbasqueclub.com

Danborrada New Yorkeko euskal etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia