euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nazio Batuek Damian Ibarguren margolari uruguaiarraren Algorta eta Rio Negroko bi mural saritu dituzte

2008/12/08

Algortako muralaren lehenengo marrak (argazkia Joaquín Ibarguren)
Algortako muralaren lehenengo marrak (argazkia Joaquín Ibarguren)

PUBLIZITATEA

Damian Ibargurenek Algorta eta Arroyo Negro herri uruguaiarretan eginiko bi muralek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Uruguaiko egoitzak antolatutako mural lehiaketan lehenengo bost lanen artean gelditu dira. Giza Eskubideen Gutunaren 60. urteurrenaren karietara gauzatu den ekimen honetan 130 mural aurkeztu ziren eta Ibargurenek bere blog-ean agertzen duenez, bere bi lanen kasuan proiektuen "inpaktu handia" eta "eginak izan ziren komunitateen aldetik jaso zuten partaidetza maila (handia)" azpimarratu zuten epaimahaikoek.

Montevideo, Uruguai. Pintoreak hormetan egindako bi lanen pausoak eta genesia kontatzen du bere blogean, egite prozesuko argazkiz ongi hornituta. Algortako muralari dagokionez, Mario Sarabi artista lokalak bultzatu zuen eta bertako kapera bateko horma txurien gainean egina da, ezinbesteko kolaboratzaile eta artistakide bertako auzokide eta biztanleak izan direla, kasu askotan haur eta gaztetxoak. Algorta uruguaiko Rio Negro departamenduan dagoen herri bat da.

Paysandú departamenduko Arroyo Negro herriskari dagokionez --80 biztanle besterik ez ditu-- kasu honetan ere murala bertako herritarrak partaide garrantzitsu izanik burutu zen, Mario Sarabi eta Policlinica izeneko ospitaleko erizain bat, Patricia izenekoa, eragile, baina biztanle arruntak Damian Ibargurenen laguntzaile gogotsu. Hau Algortakoaren aurretik egin bazen ere, gaia bietan bera izan da, Giza Eskubideei buruzkoa, Uruguaiko Nazio Batuen Erakundearen adarrak Giza Eskubideen Gutunaren 60. urteurrena ospatzearen karietara deitutako mural lehiaketaren barnean.

Lotura interesgarriak

-Xehetasun gehiago Damian Ibagurenen blogean
-Damian Ibargurenen lanen webgune nagusia: www.damian-uy.com
-Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
-Algorta herria, Uruguain
-Euskal Herriko Algorta



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia