euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABO Boga plataformako irakasle bezala trebatu nahi duten hamar bolondresen bila ari da

2009/02/26

AEBetako euskal etxeetako euskara irakasleak, NABO eta HABEko arduradunekin Salt Lake City-n (argazkia HABE)
AEBetako euskal etxeetako euskara irakasleak, NABO eta HABEko arduradunekin Salt Lake City-n (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

NABO, Ipar Amerikako euskal etxeen federazioa, euskara ikasteko Boga online plataforma gidatuko duten hamar irakasleren beharrean da. Hamar pertsona hauek ikastaro berezi bat jarraituko dute, HABEk zuzendua, plataformaren erabilpenean trebatzeko. Gero beraiek izango dira AEBetan Bogarekin internet bidez euskara ikasten ari diren euskal-amerikarren irakasleak. Lana hein handian borondatezkoa izango da, baina irakasleek 500 dolarretako ordainsari bat jasoko dute urtean.

Donostia-San Sebastián. NABOk, North American Basque Organizations federazioak, AEBetako internet bidezko euskara ikastaroak kudeatzeko hamar irakasleren beharrean dagoela iragarri du www.nabasque.org webgunearen bidez. Erakundea ikastaro hauen kargu egingo diren hamar bolondresen bila ari da, eta ikastaroak Boga online sistemaren bidez egiten direnez, ikasketa plataforma honi buruzko trebakuntza ikastaro berezibat eskainiko die.

Ekimenean parte hartu nahi duten lagunek euskara maila altua izan behar dute, eta hiru ordu klase emango dute, 2009ko irailaren 15etik abenduaren 15era eta 2010eko urtarrilaren 15etik maiatzaren 15era. Euren lanaren ordainetan laguntza txiki bat jasoko dute, 500 dolar urtean.  Euren lanak berebiziko garrantzia izango du AEBetan internet bidez euskara ikasteko ezarri den Boga plataformaren ibilbidean.  Informazio gehiago jaso nahi izanez gero ikastaroko koordinatzaile den Izaskun Kortazarri e-maila bidali,  izaskunkortazar@gmail.com helbidera.

Trebakuntza ikastaroa

Hautagaiak aurkeztu eta aukeratu ostean, NABOk, HABEren bidez Boga sisteman trebatzeko ikastaro berezia emango die martxoan. Ikastaro honen helburua irakaslegaiek Bogak erabiltzen duen Ikasten plataforma ondo ezagutzea eta menperatzea da. Ikastaroa Mari Jose Lasheras irakasleak zuzenduko du.

Talde honetan parte hartu nahi dutenek, euren eskabideak bidali ditzakete ondoko datu-orria beteaz: BOGA instructor application form.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia