Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika, Argentinako Chivilcoy eta Euskal Herriko Aretxabaleta herrien arteko lokarri

Musika, Argentinako Chivilcoy eta Euskal Herriko Aretxabaleta herrien arteko lokarri

2008ko azaroan Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak Chivilcoy herria bisitatu eta kontzertua eman zuen bertako Euskal Etxean. Euskal Etxeko arduradunak eta Orkestrako kideak harremanetan jarraitu zuten eta hilabete batzuk pasata Santiago Torricelli Velazco pianojole chivilcoytarrak eta Eugenia Puente sopranoak bisita bueltatu eta kontzertua eskaini dute Aretxabaletan. Emanaldia bikoteak Europara egin duen biraren barruan gauzatu da, Madril eta Bartzelonara aurkeztu aurretik.

Chivilcoy, Argentina. Gaztelaniazko eta euskarazko piezaj zeuzkan errepertorio batekin, Santiago Torricelli Velazco pianojoleak eta Eugenia Puente sopranoak kontzertua eman zuten otsailaren 13an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Bikote argentinarrak geldialdi berezia egin zuen bere bidaia europarraren baitan, bi herri artean dagoen loturan urrats berri bat emateko. “Egia esateko, kontzertuak arrakasta handia lortu zuen. Gainera, publikoa benetan hunkitu zen bikoteak abesti batzuk euskaraz eskaini zituenean”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Beti Aurrerako arduradunek. Euskal Etxetik egindako lotura lanei esker, Aretxabaletako lagunak arduratu ziren musikari argentinarren ostatuaz eta bikotearen esanetan, “etxean bezala sentiarazi gintuzten”.

Bestela ere, Euskal Etxeko chivilcoytar bat nabarmendu da berriz ere azkenaldian herritik kanpo, kasu honetan atletismo-lasterketa batean. Bera Roberto Navaridas da, Beti Aurrera-ko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Euskal erakunde ordezkatzen, Argentina eta Txileko helduentzako atletismo-txapelketan hartu zuen parte apiril hondarrean. Lehiaketaren V. edizio hau La Pampako Santa Rosan izan zen, apirilaren 24tik 26ra. Bi herrialdeotako 300 bat partaide gerturatu ziren hiri horretara mota askotako probetan indarrak neurtzeko. Navaridas-i dagokionez, 75 eta 80 urte artekoen kategorian lehiatu zuen, 5.000 metroko ibilketan, eta txapela lortu zuen.

Lotura interesgarriak

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen bloga
http://centrovascochivilcoy.blogspot.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Musika, Argentinako Chivilcoy eta Euskal Herriko Aretxabaleta herrien arteko lokarri

Santiago Torricelli pianojole chivilcoytarra eta Eugenia Puente sopranoa, erdian Juanjo Orobengoa Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako zuzendaria, Donostiako taberna ezagun batean (argazkia http://centrovascochivilcoy.blogspot.com)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita