euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko euskaldunei buruzko dokumental sail batekin abiatu da sarean Eusko Diaspora proiektua

2014/07/04

New Yorkeko euskaldunei buruzko dokumentaleko irudi bat
New Yorkeko euskaldunei buruzko dokumentaleko irudi bat

PUBLIZITATEA

Euskalkultura.com-etik Diasporaren munduan proiektu berri bati ongi etorria eman nahi diogu: Eusko Diaspora, bertako eta zortzigarren probintziako euskaldunen artean zubiak eraikitzeko helburuarekin sortua. Eusko Ikaskuntzaren sostengua du egitasmoak, eta Baionatik, Maialen Zamponik zuzentzen du eusko-diaspora.com webgunea. Bertan ikusgai dira dagoeneko munduko euskaldunei buruzko dokumental saileko aurreneko atalak: Quebec, New York eta Buenos Aires. Audrey Hoc zinemagileak eginak dira, Kanaldude telebistarekin lankidetzan. Diaspora berriari begiratu berria, merezi du bideoak ikustea!

Baiona, Lapurdi. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak proiektu berri bat martxan eman du, Eusko Diaspora izenekoa. Egitasmoak Euskal Herriko eta mundu osoko euskaldunen artean zubiak eraikitzea da eta horretan dihardu Maialen Zamponi, proiektuaren koordinatzaileak zuzentzen duen taldeak. Ekimenaren laguntzaileen artean dira Jean Michel Larrasquet, Maia Larronde de Ajuriaguerra, Argitxu Camus Etchecopar, Isabelle Ajuriaguerra eta Audrey Hoc zinemagilea.

Izan ere, Audrey Hoc-ek zuzenduriko munduko euskaldunei buruzko bideo sail bat izan da proiektuaren aurreneko emaitzetako bat. Kanaldude Telebistarekin lankidetzan eginiko sail honetan, munduko hainbat lekuetara lan bila joan behar izan duten euskal gazteen esperientzien berri eman du Hoc-ek. Quebec, New York, Buenos Aires, Uruguai eta Tailandiako Koh Tao irla txikia dira bisitatu dituen guneak. Aurreneko hiruetan grabaturiko erreportaiak ikusgai dira dagoeneko www.eusko-diaspora.com webgunean.

Hona dokumental saileko atal berriena: New York.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia