euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu osoko Otondo familiakideak bilduko dira igande honetan euren sorleku izan zen Baztango Erratzun

2014/06/20

Otondotarrak Erratzun egin zuten azkeneko bilkurako (2005) argazkia, EuskalKultura.com ere bertan lekuko (argazkia EuskalKultura.com)
Otondotarrak Erratzun egin zuten azkeneko bilkurako (2005) argazkia, EuskalKultura.com ere bertan lekuko (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Elkarretaratze polita bilduko du datorren igandean, 2014ko ekainaren 22an, Erratzu herri baztandarrak, mundu osoko Otondo deituradunen bilgune bilakatuko baita, bertako Gorostopolo auzoko Otondoan jatorria duen familiakideen VI. Mundu mailako Bilkuran. Nafarroa eta Euskal Herriko Otondotarrekin bat egingo dute, gutxienez, Espainia eta Frantziakoek, baita Argentina, Txile, Brasil eta Amerika eta Europako beste zenbait herrialdetatik etorritakoek.

Erratzu, Nafarroa. "Otondo familiaren VI: Topaketa" deitu duten elkarretaratze berri hau (gonbidapenak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez igorri dituzte) heldu den igandean, 2014ko ekainaren 22an, eginen da Baztango Erratzun. Eguna eguerdian hasiko da, meza batekin, "dagoeneko gurekin ez daudenen oroimenean" eta ondoren bazkari handi bati ekingo zaio, 14:00etan, Urgain Hotelean, Oronoz-Mugairin. Hala diore gure erredakziora Txile, Argentina eta Brasildik igorritako informazioek.

"Gure familiaren sorlekua, ezagutzen dugunaren arabera, 1600 aldean koka daiteke Baztanen, Erratzuko Gorostopolo auzoko Otondoan. Mendeetan zehar handik atera ziren familiako kideak munduko hainbat lekutara, erro berriak leku berri horietara zabalduz", azaltzen du Argentinatik Candelaria Otondok.

Txile eta Brasil/Frantziatik, Agustin Otondok eta Bernard Otondok gogora arazten diete familiako kide deirenei zein garrantzitsua den euren partaidetza eta hitzordu berri honetara bertaratzea, ohi bezala berasgaria izanen baita familiako jakingarri eta datu berriak erdiesteko, elkar hobekiago ezagutzeko eta elkarrekiko loturak estutzeko.

-Webgunea: www.otondobaztan.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia