euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugikor bidez ligatzeko aukera berri bat, Kaixomaitia.com webguneak sortu duen aplikazioarekin

2012/02/16

Kaixomaitia.com webgunea
Kaixomaitia.com webgunea

PUBLIZITATEA

Kaixomaitia.com harremanetarako euskal webguneak bost urte bete ditu eta, gutxienez beste hainbeste ekinean jarraitzeko asmoarekin, zerbitzu berri bat aurkeztu du: mugikorrentzako aplikazioa. Android sistemarentzat diseinatua dago aplikazioa eta honen bidez webguneko erabiltzaileekin jar daiteke harremanetan, bai eta inguruan egon daitezkeen Kaixomaitiako aplikazioaren erabiltzaileekin, eurekin momentuan solastu edota biltzeko. Sustatu webgunetik jaso dugu honen berri.

Donostia-San Sebastian. Kaixomaitia.com Diasporan jaio zela esan daiteke, izan ere, Ingalaterran lanean ari zela otu zitzaion Iñigo Arandia sortzaileari harremanetarako zerbitzu euskaldun bat sortzea. Esan eta egin, eta bost urte hauetan erantzun oso izan du KaixoMaitia.com webguneak: "3.000 harpidedun inguru izan dira webgunean izena eman dutenak, 50.000 mezutik gora elkar trukatu direnak, milaka BAI eta milaka EZ, mila ilusio, esperantza eta zorion… eta beste horrenbeste desilusio...", horrela azaltzen dute zerbitzuaren ibilbidea webgunearen arduradunek.

Orain, eta garai berrietara egokitzeko, Kaixomaitia.com-ek Androiderako aplikazioa aurkeztu du. Android Market-en dago eskuragarri, doan, eta aplikazio honi esker erabiltzailea webguneko harpidetuekin harremanetan jar daiteke, eta baita inguruan egon daitezken Kaixomaitiako aplikazioaren erabiltzaileekin momentuan solastu eta topatu ere.

Datozen asteeetan Kaixomaitiak webgunerako zenbait berrikuntza ere aurkeztuko ditu.

-Informazio osoa, Sustatu.com webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia