euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro Etxeak bere 102. urteurrena eta San Inazio ospatu zituen uztailaren 28an

2013/08/02

Montevideoko Euskaro Etxeak joan den abenduko Euskararen Eguneko argazkia, iragan igandean San Inazio eta 102. urteurren festa egin zen leku berean (argazkiaEE)
Montevideoko Euskaro Etxeak joan den abenduko Euskararen Eguneko argazkia, iragan igandean San Inazio eta 102. urteurren festa egin zen leku berean (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Montevideoko Euskaro Etxeak bere 102. urteurrena eta San Inazio ospatu zituen joan den igandean, uztailaren 28an, elkartearen egoitzan eginiko ekitaldian. Gonbidatuetako bat, Baldomero Anso bazkidea, euskal aireek osatutako errepertorioarekin eskusoinua joz edertu zuen eguna. Gogoratu, bestalde, Euskaro Etxeak maiatzaren 25ean eginiko Batzar Nagusian berritu dituela buruzagiak, Lucia Goñi Spinoglio berretsi duelarik elkarteko lehendakari.

Montevideo, Uruguai. Montevideoko Euskaro Etxeak bazkide eta lagunen bazkaria antolatu zuen iragan uztailaren 28an bere 102. urteurrena eta San Inazio eguna ospatzeko, menua 'buseca' izeneko Rio de la Platako herrialdeetako gisatu tradizionala izan zelarik.

Euskaro Etxetik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez, ekitaldia arrakastatsua izan zen oso bildutako jendetzari dagokionez: "Gure egoitza jendez gainezka gertatu zen, eta testuinguru horretan guztiok apreziatzen dugun Baldomero Anso bazkideak --propio gonbidatua-- ekitaldia edertu zuen soinua eskuetan, euskal errepertorioko kantu ezagunak joz, bertaratutakoen onespen handiz  txalo ugari bilduz, kantuak ere eskainiz eta dantza-exhibizioren bat eginez bilkurari poztasuna ekarriz", laburtu dute.

Lucia Goñi berrautatua lehendakari

Gogora ekarriko dugu, bestalde, gaur egun Montevideon dauden hiru euskal etxeetako zaharrena denak agintaritza berritu zuela maiatzaren 25ean eginiko Ohiko Batzar Nagusian. Egun horretan eginiko bozketan erabakitakoaren arabera kargu banaketa egin ondoren honako kideek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea 2013-2014 biurtekoari dagokionez:

-Lehendakari: Lucía Goñi Spinoglio
-Lehendakariorde: Julio García Denis
-Idazkari: Martha Perdomo
-Idazkariorde: Teresita Arcelus
-Diruzain: Carlos Larragueta
-Diruzainorde: María del Carmen Latienda

-Liburuzain: Juan Pedro Arin
-Batzordekide: Silvia Ortone eta Pedro Biscayzacú



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia