euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Misionesko Atahualpa Yupanqui liburutegia, Kontaketa Harrigarrien lehenengo bildumaren argitaratzaile

2012/07/16

San Ignacio herriko jesuiten aztarnak
San Ignacio herriko jesuiten aztarnak

PUBLIZITATEA

Corpus Christi-ko Eusko Etxea-ko Atahualpa Yupanqui liburutegia bere aspaldiko amets bat beteko du datozen egunetan. Izan ere, ‘Liburutegia munduari begira’ proiektuaren baitan, ‘Kontaketa Harrigarriak’ izeneko lehenengo antologia aurkeztuko du uztailaren amaieran. Euskal erakundeak 2011ko literatur lehiaketako berrogeita hamabost ipuinek osatzen dute bilduma, testu harrigarriak eta pertsonaia tipikoei buruzko narrazioak barne. Aurkezpena San Inazio patroiaren omenezko kultur jaian izango da, uztailaren 27an, San Ignacio herrian. Ekitaldi berean 'IV. Kontaketa harrigarriak' lehiaketako sarien ematea ere gauzatuko da.

Corpus Christi, Argentina. 2009an luzatu zuten Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christin bertako Eusko Etxea-ko lagunek ‘Kontaketa Harrigarriak’ literatur lehiaketan parte hartzeko lehendabiziko gonbitea. Deia arrakastatsua suertatu zen eta jendearen erantzunak animatu zituen antolatzaileak hurrengo edizio bat deitzera. Urteak pasatu ahala partaidetza zabalduz joan da eta pasa den apirilean ‘Udal Interesekoa’ izendatu zuen lehia Corpus Christiko Udalak.

Orain, beste urrats garrantzitsu bat emango du Atahualpa Yupanqui liburutegiak eta aspaldiko asmo bat beteko du, esan nahi baita lehiaketan parte hartutako ipuin multzo bat emango du argitara, antologia batean. Kontaketa sorta lehiaketaren 2011ko edizioko berrogeita hamabost testuk osatzen dute eta istorio eta pertsonaia liluragarriak dira gai nagusi.

Atahualpa Yupanqui Liburutegiaren ‘Liburutegia munduari begira’ proiektuaren lehenengo antologia hau datorren uztailaren 27an aurkeztuko da, Corpus Christiko euskal etxeak antolatutako Euskal Kultur Jaiaren egitarauaren barnean. Ekitaldi berean, 'IV. Kontaketa harrigarriak' lehiaketako sariak banatuko dizkiete proposamenaren antolatzaileek gazteen kategoriako irabazleei.

Irabazleei dagokienez, Lidia Shönninger-ek, Aida Gimenezek eta Eduardo Stumczeskik osatutako epaimahaiak honako egile eta testuak saritu ditu:

Gaia: Pertsonaia Aipagarriak:

-Lehenengo Saria: Yolanda Trujilo Adria, Aldaia, Valentzia, Espainia. Ipuinaren izena: ‘Loreen usaina’ (El olor  de las flores).
-Bigarren Saria: Aylen Ayelen Ferreyra, Concepción del Uruguay, Entre Rios, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Teresa Ratto’.
-Aipamen berezia: Rodrigo Carletti, Maria Teresa, Santa Fe, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Carletti irakaslea’ (El profe Carletti). 

Gaia: Kontaketa Harrigarriak:

-Lehenengo Saria: Fabiana D. Heidenreich, Gualeguaychu, Entre Rios, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Panpinen etxea’ (La casa de las muñecas). 

-Bigarren Saria: Victor I. Shanahan, Rosario, Santa Fe, Argentina. Ipuinaren izena ‘Abanikoen erregealdia’ (El reinado de los abanicos).

-Aipamen berezia: Ines Terza, San Antonio de Areco, Buenos Aires, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Geltokiko enigma’ (El enigma de la estación).

Epaimahaiak eskaturik beste hiru aipamen berezi onartu zituen euskal etxeko batzordeak, parte hartzaileen sormena saritzeko. Aipamen bereziak hauexek dira:

-Lehenengoa: Luciana Talia Escalada, Corpus Christi, Misiones, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Heroia’ (El héroe).
-Bigarrena: Maria Paz Oliva, Buenos Aires hiriburua, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Mikroerdigune harrigarria’ (Asombroso microcentro).
-Hirugarrena: Fatima Abigail Argüello, Jose C. Paz, Buenos Aires, Argentina. Ipuinaren izena: ‘Zure begietan zehar’ (A través de tus ojos)

Hitzordua uztailaren 27an izango da, goizeko 10etan, San Ignacio herriko Patricias Argentinas liburutegian. Ekaineko sari-emanaldira bertaratu ezin izan zirenei ere luzatzen diete gonbitea Atahualpa Yupanqui liburutegiko kideek. Ekimena burututakoan, San Ignacioko leku turistikoak bisitatu ahal izango dituzte irabazleek. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia